Ekainean egingo dute Dock Of The Bay jaialdia

Ekainean egingo dute Dock Of The Bay jaialdia Donositako Zinema dokumental musikalen jaialdia atzeratzea erabaki dute. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/ekainean-egingo-dute-dock-of-the-bay-jaialdia/@@download/image/e51d8793-4d3a-4b00-a5ea-c823d27e6bfa.jpg
2020/11/06
berria

Ane Urrutikoetxea @aneurruti

Donositako Zinema dokumental musikalen jaialdia atzeratzea erabaki dute.
Ekainean egingo dute Dock Of The Bay jaialdia

Dock of the Bay Donostiako Zinema dokumental musikalaren Jaialdiak jarduera 2021eko ekainera arte atzeratzea erabaki du, COVID 19 birusak sortutako pandemia egoera dela eta. Jaialdiko data berriak 2021eko ekainaren 7tik 12ra izango dira.

Daten atzerapen honekin, jaialdiaren eredua, ohiko atalak eta aretoko proiekzioak mantendu nahi dituzte, beraz, aldaketa hau egitea egoki eta beharrezkotzat jo dute. Antolakuntzak adierazi duenez, jaialdiarekin duen konpromisoari eusten dio, baita hiriak horrenbeste maite duen lehiaketari eusteak dakartzan ahalegin guztiei ere, eta asko eskertzen du marka kolaboratzaileen eta erakundeen etengabeko laguntza. Bestalde, aldaketek eragindako eragozpenak sentitzen dituztela adierazi dute, eta jaialdia berme guztiekin ospatu ahal izateko eta zinema leku segurua izan dadin protokolo guztiak ziurtatu nahi dituztela nabarmendu dute.