Ekainean abiatuko da Begira Photo Festival

Ekainean abiatuko da Begira Photo Festival https://www.gaztezulo.eus/albisteak/ekainean-abiatuko-da-begira-photo-festival/@@download/image/begira_festival_1366187582.jpg
2013/04/17
berria
Ekainaren 25etik uztailaren 14ra bitarte Begira Photo jaialdia egingo dute Durangon. Erakusketak, hitzaldiak, ikastaroak eta aurkezpen bibliografikoak nagusituko dira hogei egunez.


2011ean antolatu zuten Durangon Begira Photo argazki lehiaketaren lehen edizioa, eta ekainerako prest dute dagoeneko hirugarrena. Ekainaren 25tik uztailaren 14ra bitarte, erakusketak, ikastaroak, hitzaldiak, aurkezpenak eta proiekzioak izango dira Durangon.

Ekainaren 25etik aurrera, eta jaialdiak iraungo duen hogei egunetan bi erakusketa izango dira ikusgai. Juan Diego Valera (Argentina, 1976) argazkilariaren 'Coma' batetik, eta Zaloa Fuertes (Mexiko, 1983) argazkilariaren 'Azala' erakusketa, bestetik.

Ekainaren 25ean, berriz, arratsaldeko 19:00etan, Durangoko Artearen eta Historiaren museoan, Durangaldeko gaurko argazkilaritzaren inguruko hitzaldi emanen du Mikel Onandia arte historialari eta kritikariak.

Baina erakusketa eta hitzaldietatik haratago ere, zer ikasia izango da Begira Photo jaialdiaren hirugarren edizioan. Izan ere, XXI. mendean argazkilaria izateko irizpideen inguruko ikastaroa emango baitu Juan Valbuena argazkilariak. Ikastaroa ekainaren 29an eta 30ean izango da Pinondo Etxean.

Aurtengo Begira Photo jaialdiaren egitaraua, gainera, argazki liburu eta argitaletxeen aurkezpenek osatuko dute, eta amaitzeko, bertako eta atzerriko artistek parte duten lau proiekzio egingo dituzte.