Ekainaren 7an, 3D Party Solidarioa Errenterian

GAZE Gazte Ekinzale programak, Don Bosco Institutuarekin eta Gurutze Gorriarekin elkarlanean, Robohand proiektuan oinarritutako 3D Party Solidarioa antolatu dute datorren ekainaren 7an, 10:00etatik 18:30etara, Errenteriako Don Bosco Institutuko gimnasioan.
Goizeko 10:00etan zabalduko dizkiote ateak 3D Party Solidarioa ekimenari Don Bosco Institutuan. Ekimenak bi atal nagusi edukiko ditu. Goizean, 10:30etatik aurrera, piezak inprimatzen hasiko dira eta eskuen muntaketa lanak egingo dituzte bazkaltzeko ordura bitarte, eta 15:00etatik 17:00etara bitarte, muntaketa lanekin jarraituko dute.
Arratsaldean berriz, bi hitzordu garrantzitsu nagusituko dira Don Bosco Institutuko hitzaldi aretoan. Batetik, Victor Barahonak, "Hardware librea eta maker mugimendua" izeneko hitzaldia eskainiko dut eta ondoren, Gurutze Gorriak "Pertsonen kontrako minek biztanleria zibilarengan duten eragina" hitzaldiarekin borobilduko du egun guztiko egitaraua.
Interesa duen guztiari luzatutako ekitaldia da eta antolatzaileek deialdi berezia egiten diote Gipuzkoako eta Euskal Herriko maker komunitateari. 3D inprimagailu batekin gerturatu nahi duenak, behean aipatutako kontaktuarekin harremanetan jarri beharko du. Antolatzaileekin hitz egin ondoren, fitxa bat bete beharko du, antolakuntzatik jakin dezaten erabiltzen duen inprimagailuaren inguruko informazio guztia.
IEFPS Don Bosco GLHBI –jc.lizarbe@fpdonbosco.com / 943 510 450–
GAZEko Idazkaritza Teknikoa –gaztekinzale@gmail.com /943 018 395–
10:00 Ate irekiera eta inprimagailuak prestatzea
10:30 Piezak inprimatzen hasi
12:00 Eskuen muntaketa lanei ekin
14:00 Bazkaria
15:00 Eskuen muntaketa lanekin jarraitu
17:00 Hitzaldiak:
- Victor Barahona – Permacultura Aralar: "Hardware librea eta maker mugimendua"
- Gurutze Gorria: "Pertsonen kontrako minek biztanleria zibilarengan duten eragina"

Kontaktua

Egitaraua: