Ekainaren 5etik 8ra izango da Nazioarteko Sotzaile Berrien jaialdia

Europako hainbat txokoetako 20 antzezlan baino gehiago aurkeztuko dituzte aurten hamar urte betetzen dituen ACT Nazioarteko Sortzaile Berrien jailadian. Inaugurazio ekitaldia ekainaren 5ean izango da Kafe Antzokian eta egitaraua ekainaren 8ra bitarte luzatuko da.
Pasa den edizioko irabazlearekin, Ana Mendes portugaldarrarrekin hasiko dute, hain zuzen ere, ekainaren 5ean Bilboko Kafe Antzokian ACT Nazioarteko Sortzaile Berrien jaialdia. Ondoren, Balbir Singh Dance konpainiaren eskutik Deacreasing infinity lana aurkeztuko dute eta, bukatzeko, BAI antzerki eskolako nazioarteko Cooking Marmitako obra egingo dute.
Hamargarren urteurrena ospatuko du aurten, Bilbon eta Barakaldon ekainaren 5etik 8ra bitarte nagusituko den Nazioarteko Sortzaile Berrien Antzerkiak. Guztira hamaika pieza labur lehiatuko dira, Herbehereetako Chiren, Erresuma Batuko Heave eta Euskal Herriko Fa laugarrenean eta Colección no permanente tartean.
Lehiaketatik kanpo gelditzen diren lanak ere egingo dituzte egun horietan Barakaldon eta Bilbon, eta horien artean azpimarratu daitezke, besteak beste, Balbir Singh Dance konpainiaren Decreasing Infinity, BAI International Experiencen Cooking Marmitako eta Teresa Brayshaw eta Karen Christopherren Seven Falls.