Ekainaren 30etik uztailaren 28ra bitarte, Musikaire Elorrion

Elizetan eta zenbait jauregietako lorategietan egin zuten lehen aldiz 1998. urtean Elorrioko Musikaire jaialdia. Urtetik urtera hasierako musika klasikoa soilik jorratzea bereizgarritzen zuen izaera mantendu zuen jaialdiak, 2001ean estilo gehiago jorratzen hasi ziren arte.
Herriko kale, plaza, lorategi, eliza eta ermitetan kalitatezko ikuskizunak sustatzea da Musikaire udako jaialdiaren helburu nagusia eta horretarako, guztira, hamaika ikuskizunek osatzen dute aurtengo egitaraua. Aurten, gainera, musika estilo aniztasunetik haratago heldu da Musikaire. Musikaren mugak hautsi eta dantzak, antzerkiak eta hainbat ikuskizun gehiagok ere tartea izango baitute Elorrion.
Jaialdiaren mamiak garapena ezagutu badu ere, hasierako arima mantentzen dute antolatzaileek eta hitzordu guztiak Casajara Jauregian –Noctis Laberynthus erakusketa–, Lariz Jauregian, plazan eta Tota Jauregian izango dira.
Gaikoitz Mendizabal txistulariak estreinatuko du, besteak beste, Musikaire jaialdiaren egitaraua Lariz Jauregian ekainaren 30ean egingo duen kontzertuan. Azken hitzordua, berriz, uztailaren 28an izango da Elorrioko plazan Vieux Farka Tourén, Ali Farkaren semearen emanaldia, besteak beste.
Tartean, Antonia Font, Jerez-Texas talde flamenkoa, Hasier Oleaga Quintet, Benito Lertxundi, Diouke jazz-afrikarra eta Madrilen bizi den Alondra Bentley erdi murtziar erdi britaniarraren doinuak ere entzungai izango dira eta, ikuskizunen artean, 'Peter Pan' musikala, 'El nombre de la rosa' antzerkia eta, azkenik, Dantzaz Konpainiaren 'Kameleoia' azpimarratu daitezke.

Casajara jauregian
Noctis Labeyrnthus erakusketa
Lariz Jauregian
Ekainak 30, igandea: Garikoitz Mendizabal (20:00)
Uztailak 5, ostirala: Antonia Font (22:30)
Uztailak 6, larunbata: Jerez-Texas
Plazan
Uztailak 7, igandea: 'Peter Pan' musikala. Bergarako musika eskolaren eskutik (22:30)
Uztailak 12, ostirala: 'El nombre de la rosa' antzerkia (22:30)
Uztailak 13, larunbata: Benito Lertxundi (22:30)
Uztailak 26, ostirala: Diouke (22:30)
Uztailak 27, larunbata: 'Kamaleoia' Dantza konpainia
Uztailak 28, igandea: Vieux Farka Tour (22:30)
Tola Jauregian
Uztailak 19, ostirala: Hasier Oleaga Quintet
Uztailak 20, larunbata: Alondra Bentley

Egitaraua: