Ekainaren 2tik 7ra, ACT Festibala

Ekainaren 2tik 7ra, ACT Festibala https://www.gaztezulo.eus/albisteak/ekainaren-2tik-7ra-act-festibala/@@download/image/act_festival_1401280336.jpg
2014/05/15
berria
Nazioarteko hamaika hitzordu interesgarri ikusgai izango dira ekainaren 2tik 7ra bitarte Bilbo eta Barakaldon, Bizkaiko Antzerki Ikastegiak antolatzen duen XI. Lan Laburren Nazioarteko ACT Festibalaren baitan.


Ekainaren 2an abiatuko da Bilbon eta Barakaldon ACT Festibala. Aurkeztu dituzten lan guztien artean, guztira, 17 ikuskizunek osatuko dute aurtengo proframazioa eta dantza, antzerkia, performancea eta zirkua nagusituko dira, bertzeen artean.
 
Berrikuntzak ere ekarriko ditu aurtengo edizioak, izan ere, lan laburrik hoberenak jasotzen duen ohiko ACT Sariaz aparte ACT-DURI sari berria emango diote aurten  Nazioarteko Artista Berri Onenari. Honen bitartez, Seuleko DURI DANCE antzokian antzezteko aukera izango du irabazleak 2014-2015 sasoian, bidai eta osatatua ordainduta,

Agertokiak Bilboko Guggenheim Museoaren Zero espazioan, Barakaldo Antzokian, Pabilioi 6n eta Kafe Antzokian jarriko dituzte eta bertako, Andaluziako edo Kataluniako lanetaz haratago, Hungaria, Korea, Belgika, Alemania, eta Herbereetatk datozen ikuskizunekin gozatu ahal izango du bertaratzen den guztiak.