Ekainaren 21etik 23ra egingo dute aurten Haizetara jaialdia

Ekainaren 21etik 23ra egingo dute aurten Haizetara jaialdia https://www.gaztezulo.eus/albisteak/ekainaren-21etik-23ra-egingo-dute-aurten-haizetara-jaialdia/@@download/image/haizetara_1366100955.jpg
2013/04/16
berria
Amorebieta-Etxanoko Haizetara Nazioarteko Kaleko Musika Jaialdiaren VIII. edizioa egingo dute auten, eta jasotako 37 proposamenen artean, antolatzaileek nazioarteko bederatzi banda aukeratu dituzte. Denetariko estiloak izango dira entzungai ekainaren 21etik 23ra bitarte.


Herbehereetatik, Esloveniatik, AEBtatik, Mexikotik… aurkeztutako taldeek hartuko dute parte, beste urte batez, Amorebieta-Etxanon antolatzen duten Haizetara Nazioarteko Kaleko Musika Jaialdian. Aurtengoan hamahiru herrialdetatik aurkeztutako 37 taldek aurkeztu zuten beren proposamena, eta horien artean, kalitatea, estiloa eta sorterria kontutan hartuz, bederatzi banda aukeratu dituzte antolatzaileek.

Disieland estiloa, heavya, funkia, musika lantinoa, jazza, reggaea, 70. hamarkadako doinuak… denetarik izango da entzungai ekainaren 21etik 23ra bitarte, ostiraletik igandera, herriko kaleetan. Izan ere, horixe da musika jaialdi honen ezaugarri nagusia: talde guztiek kaleko musika eskainiko dute, aretotik kanpo eta eguraldi ona lagun prestatuko dituzten kontzertuetan.

Baina beren emanaldiak eskaintzeaz gain, talde parte hartzaileek haien artean ere lehiatuko dute, jaialdiko bandarik onenaren garaikurra eskuratzeko asmoz. Eta noski, Euskal Herritik ere ordezkari bikaina joango da: Durangoko Fanfarre Sugarri taldea.

Udaren hasieraz gozatzeko eta banda original zein musika bikaina entzuteko aukera izango da. Ez aukera galdu!

Parte hartzaileak