Ekainaren 1ean hasiko da 'Begira' Argazki Topaketa Durangon

Ekainaren 1ean hasiko da 'Begira' Argazki Topaketa Durangon https://www.gaztezulo.eus/albisteak/ekainaren-1ean-hasiko-da-begira-argazki-topaketa-durangon/@@download/image/2012535474begira_azala.jpg
2012/12/13
berria
Ekainaren 1ean hasiko da 'Begira' Argazki Topaketa Durangon
Kinua Argazki Elkarteak antolatuta 'Begira' Argazki festibala izango da ekainaren 1etik uztailaren 15a bitarte. Guztira bost erakusketa, ikastaro bat eta hainbat hitzaldik osatuko dute 'Begira'12 Photo Festival'.



Federiko Clavarinoren 'Ukraina Pasport', 'Hexápoda' erakusketa kolektiboa, Natacha Marioren 'Absoluto', Mikel Ibarrolaren 'Pasos' eta Laëtitia Donvalen 'Nerves, Fest. La maison' erakusketak dira, hain zuzen ere, Durangon ikusgai izango direnak.
Ekainaren 16an eta 17an hamabost orduko ikastaroa antolatu dute Pinondo Etxean. 'Detrás de la cámara' tailerran, Oscar Molinak zuzenduta, argazkiaren sorkuntza prozesuri buruzko tailer teoriko eta praktikoa izango da, eta hartzaileen sorkuntza ahalmena garatzeko aldeko eta kontrako faktoreak aztertuko dituzte.
Udal Liburutegian ekainaren 14an, 21ean eta 28an arratsaldeko 19:00tan hitzaldiak izango dira, eta hil bereko 13an, 20an eta 27an gaueko 22:00etan berriz, Txo Txoria Nuen Maite proiekzioak nagusituko dira.

Egitaraua:



Erakusketak:
1. Federico Clavarinoren 'Ukraina Pasport'
Non: Arte eta Historia Museoan
Noiz: Ekainaren 1etik 24ra
2. 'Hexápoda' erakusketa kolektiboa
Non: Art Leku galerian
Noiz: Ekainaren 4tik uztailaren 15era
3. Natacha Marloren 'Absoluto'
Non: San Agustin Kultur Gunean
Noiz: Ekainaren 8tik uztailaren 15era
4. Mikel Ibarrolaren 'Pasos'
Non: Ezkurdiko Udal Aretoan
Noiz: Ekainaren 11tik uztailaren 8ra
5. Laëtitia Donvalen 'Nerves, Fest. La maison'
Non: Arte eta Historia Museoa
Noiz: Ekainaren 26tik uztailaren 15era
Ikastaroak:
Zuzendaria: Oscar Molinak
Tailerra: 'Detrás de la cámara'
Noiz: ekainaren 16an eta 17an
Hitzaldiak:
1. Adrian Tyler-ek 'El libro fotográfico contemporáneo'
2. Ricardo Casesek 'Fiesta Ediciones'
3. Leo Simoesek 'El Trapiche Ediciones'
Proiekzioak:
Ekainaren 13an, 20an eta 27an: 'Txo Txoria Nuen Maite'