Ekainaren 16an, denok Iruñeara: Nafarroa Bizirik!

Ekainaren 16an, denok Iruñeara: Nafarroa Bizirik! https://www.gaztezulo.eus/albisteak/ekainaren-16an-denok-iruneara-nafarroa-bizirik/@@download/image/20126152781nafarroa_bizirik_kartela.jpg
2012/12/13
berria
Ekainaren 16an, denok Iruñeara: Nafarroa Bizirik!
Aurtengoan 500 urte bete dira Gaztelako tropek Nafarroako erreinua indarrez hartu zutenetik, eta urteurrenaren harira, 1512-2012 Nafarroa Bizirik ekimanak egun berezia antolatu du biharko. Konkistatik haratago, bost menderen ondoren Nafarroak bizirik jarraitzen duela aldarrikatu nahid ute, eta horretarako, martxa nazionala eta kontzertuak antolatu dituzte Iruñean. GAZTEZULO ere bertan izango da.

Urte hasieraz geroztik, urteurrenaren harira antolatutako ekitaldi eta jarduera ugari burutzen ari da 1512-2012 Nafarroa Bizirik ekimena. Lip dub herrikoaia egin zuten maiatzean, eta orduko gertakariek bizirik jarrai dezaten lan handia egin dute. Izan ere, liburu ofizialetan 'itun' edo 'anexio' moduan azaltzen dena, errealitatean gertaera odoltsua izan zela aditzera eman dute. Gainera, hainbat herritan ere ikuskizunak prestatu dituzte.

Biharkoa, baina, egun handia izango da. Goizean goizetik hainbat gunetan banatuko dute Iruñea, eta egun osoan zehar dozenaka jarduera eta ekitalditan parte hartzeko aukera izango dute bertaratuek. Besteak beste, eguerdiko 14:00etan Herri Bazkaria egingo dute Zezen Plazan (dagoeneko agortu dira txartelak).

Arratsaldeko 17:00etan, berriz, 3 zutabe osatuko dituzte Golem zinemetatik, Autobus geltokitik eta Trinitariosetik, eta 17:30etan Antoinuitti plazan elkartu ostean, Martxa Nazionala abiatuko dute Gaztelu plazarantz. Ibilbidean zehar iholadunak, erraldoiak, irrintzilariak, eta beste hainbat ordezkari izango dira, horien artean, Asisko Urmeneta eta Mikelats Dantza taldeko kideak.

Ondoren, 19:30ean, kontzertuak hasiko dira zezen plazan: Goienetxe Anaiak, Barricada, Sutagar eta Vendetta taldeak. GAZTEZULO ere bertan izango da, ikuskizuna babesten.

Anima zaitezte, eta hurbildu denok Iruñeara, herri honek bizirik jarraitzen duela erakustera!

Egitarau osoa


Egun osoko egitaraua honakoa da.

Gaur bertan


Larunbateko ekitaldiez gain, gaur ostirala, 1492-1512 Amerikako eta Nafarroako konkista izenburudun solasaldia egingo dute Kaldereria kaleko Udal aretoan. Venezuela eta Argentinatik etorritako ordezkariak bilduko dira, gainera. Arratsaldeko 18:00etan hasiko da.

Nolakoak ziren orain 500 urteko euskal jendeak?


Orduko gertakarien inguruan hainbat datu ezagutzen ditugun arren, inor gutxik daki orduko euskal jendea nola bizi zen: nolakoak ziren haien janzkerak, etxeak, lanbideak, ohiturak, elikagaiak, eta beste hainbat kontu. Guzti hori gertuagotik ezagutzeko, bost mende atzera egin dugu GAZTEZULOn, euskal historialarien eskutik.