Ekainaren 14tik 18ra, graffiti jaialdia Tolosan

Urteetan graffiti erakusketa soila izandakoa, tamaina handi eta ertaineko graffiti eta muralen jaialdi bilakatu zuten 2010ean, eta geroztik nazioarteko nahiz bertako artistak etortzen dira urtero Tolosara beren lanak hiriko eta inguruneko elementuekin bateratu eta artelan bizi bilakatzera.
Beantatuz du izena Tolosako graffiti eta mural jaialdiak, eta aurtengoan hilaren 14tik, ostirala, 18ra luzatuko da. Egun handia larunbata izango da, baina lau eguneko tartean dozena erdi artista inguruk herriko gune ezberdinak hartu eta beren artea ikusaraziko dute.
Txiletik, AEBetako Kaliforniatik, Argentinatik… eta noski, Euskal Herritik bertatik etorritako sprayaren artistak bilduko dira aurtengoan. Tamaina ertain nahiz handiko lanak egingo dituzte, eta haietako bakoitza hiriguneko horma bat hartuko du. Azken urteetan egindakoak ikusirik, argi dago ingurunearekin bat egitea eta herritarrentzako ere gozagarriak izango diren irudiak islatzea dela helburu nagusia.
Iurramendi pasealekuan, San Joan kalean, San Esteban auzoan… ariko dira lanean, eta emaitzaz ez ezik, sorkuntza prozesuak gozatzeko aukera ere izango da. Ea eguraldia lagun duten!