EKAINA ARIMEK ERE JAIA

EKAINA ARIMEK ERE JAIA Eta hala iritsi zen, arratsalde pasa batean, gugana hurbiltzeko urrunduak ginen, hain zen egunerokotasuna mozkorraldi erren, ezlekuak adina izen, beraz, beso zabalik hartu genuen. Etorri! Etorri! Zenbaitek mesprezuz bataiatu arren, gure ondoan egongo zara eta ondoen. Nola udan ilargiak laguntzen duen, eguzkira igo gaitezen, badelako urrezko bizi poz desertore bat, han nonbait, isiltasun du izena, ozen abizen. Argi beraz, heldu gogoari eta goazen, txokoratzen dugun goxotasuna hasi dadin hazten, goxatzen gaituzten txokoak ahaztu ez daitezen. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/ekaina-arimek-ere-jaia/@@download/image/norbere_san_juan.jpg
2017/06/06
erreportajea

Bud Letona

Eta hala iritsi zen, arratsalde pasa batean, gugana hurbiltzeko urrunduak ginen, hain zen egunerokotasuna mozkorraldi erren, ezlekuak adina izen, beraz, beso zabalik hartu genuen. Etorri! Etorri! Zenbaitek mesprezuz bataiatu arren, gure ondoan egongo zara eta ondoen. Nola udan ilargiak laguntzen duen, eguzkira igo gaitezen, badelako urrezko bizi poz desertore bat, han nonbait, isiltasun du izena, ozen abizen. Argi beraz, heldu gogoari eta goazen, txokoratzen dugun goxotasuna hasi dadin hazten, goxatzen gaituzten txokoak ahaztu ez daitezen.
EKAINA  ARIMEK ERE JAIA

IPARRALDEKO DOINUAK

Zer gardenago barneko ahotsak baino? Non erosoago haran arteko mendi maindireetan baino? Donibane Garazin ekainaren 9an,
eta Barkoxeko ezker paretan egun bat beranduago, Haurrak kantuz Nikorekin ekitaldia zure zain dago, heldu eta umeen arteko zubi hori doinuz janzteko edo, entzuteko lehenik, arnasteko gero.

 

Azkainen ekainaren 20an eta ekainaren 27an Hiriburun, gailur den Larrun Abesbatza eta euren ahots dantza, kantuan birrintzeko zalantza, zaratak ezkutatzen diguna, isiltasunak ehuntzen baitu antza.

 

MILA AUKERA

Zer eta Bufoi Tailerra, Gasteizko TAEn ekainaren 1etik 3ra, irri iturri izateko ikastaro ezberdina, barre egitea ez baita dena, baina bai askotan falta dena.

Eta adi, bertsolari! 2017ko uda honen atarian, Arabako Bertsozale Elkarteak bertsozaleei kopla doinuekin gozatzeko aukera eskaini baitie lagun arteko formatu berrian, Altxa Kopla Hori izendaturiko ekitaldian, Oion, Bastida, Agurain eta Amurrioko jendartean (ekainak 2,9,16,23).

 

KONTZERTU UHOLDEA

Zaila da espero dena betetzea, ilusioa zapuztu barik gau bat gogoangarri bihurtzea; baina zein eder melodian galtzearen trantzea, zein eder horrenbeste bidezidor izatea, zein eder aukeratzea, akaso aukerak galtzea; hemen koordenada xume hauek, lortzeko nahi dena arnastea. Ase beharko dugu su nahia, taberna zuloetan izaten den azpi-sugar horrek antzokietan gaina, Su Ta Gar taldea Maitasunaren Pasioa aurkeztuz arituko baita Donostiako Victoria Eugenia antzokia, ekainaren 8an alajaina!

Ekainaren 20a iritsi dadila, Biarritzeko Atabal aretoan bilduko gara bizi maitale pila Gojira eta Touché Amoré taldetzarren sentimenduen atarira. Eta sentimenduen harira, hurbildu ekainaren 3an Donostia izeneko kabiara, Intxaurrondoko Kultur Etxean Leon Benavente eta Pet Fennec taldeak arituko baitira. Izan bizi-zale edo iraun-lari, ezin muzin egin hilabete honetako eskaintzari,
galtza motzen eta gau luzeen menuari, bertso/dantza/kantu ekuazioari, emaitza zein den jakin gabe aritzen naiz ni, helduaz prozesua eta bidea nahiko direnaren sinesmenari.