EITB-k LGTBIQ+ mugimenduarekin lotutako hainbat saio eskainiko ditu egunotan

EITB-k LGTBIQ+ mugimenduarekin lotutako hainbat saio eskainiko ditu egunotan LGTBIQ+ kolektiboaren errealitate eta aldarrikapenei ikusgarritasuna emango diete. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/eitbk-lgtbiq-mugimenduarekin-lotutako-hainbat-saio-eskainiko-ditu-egunotan/@@download/image/20220616113415_eitb-ekin-aniztasuna_foto610x342.jpg
2022/06/21

Testua: Maitane Legarreta Etxezarreta
@mailegetx

LGTBIQ+ kolektiboaren errealitate eta aldarrikapenei ikusgarritasuna emango diete.
EITB-k LGTBIQ+ mugimenduarekin lotutako hainbat saio eskainiko ditu egunotan

EITBk, #EKIN_aniztasuna kanpaina tarteko, LGTBIQ+ mugimenduarekin bat egin du egunotan, telebistan, irratian eta Interneten eduki bereziak eskainiz. Mugimenduaren sorrera, ibilbidea, garapena eta aldarrikapenak ere aztertuko dituzte. 

Batetik, Xabier Madariaga kazetariak aurkeztutako bi erreportaje berezi eskainiko dira. Horietako bat Aske Bizi izango da, ekainaren 21ean ETB1en emango dutena. Norberaren sexu izaeraz, erreferenteen garrantziaz, egungo gizartearen ikuspegiaz, maskulinitate ezberdinez, norbanako eta kolektiboaren ibilbideaz zein beraien harrotasunaz hitz egingo dute. Bestea, Historias del Orgullo erreportajea izango da, ekainaren 23an ETB2n ikusi ahal izango dena. 

Horrez gain, eguneroko saioetan, tartean Biba Zuek! -en, testigantzak, istorio pertsonalak eta Euskal Herriko hiri eta herrietan egingo diren ekimenekin zuzeneko konexioak eskainiko dituzte. Beste saio batzuek ere bat egingo dute kanpainarekin, hala nola Jateko Modukoa eta Joseba Arguiñano Sukalerrian programek.

Irratietan ere egingo dute jarraipena, bereziki Euskadi Irratiko Faktoria saioan. Bestalde, eitb.eus-en ere bildu dituzte edukiak. 

Kanpaina Harrotasunaren Nazioarteko Egunean, ekainaren 28an, amaituko da, Euskal Herriko hiri eta herrietan aldarrikapen egun horri lotuta antolatuko diren ekitaldi, jai eta jardunaldien berri emanez.

Aniztasunaren hiztegia
Aniztasunaren inguruko hiztegiari zabalkundea emateko asmoz, LGTBIQ+ glosarioa prestatu du EITBk. "Gizartean ezagutarazteko eta EITBko profesionalen lanean laguntzeko helburuarekin, genero-identitate eta sexu-orientazio kategoriak ezberdindu eta sistema bitar tradizionala gainditzen duten izen eta terminoak zehazten ditu", azaldu dute. Glosarioa ontzeko garaian, Emakunderen  Feminismoa eta berdintasuna hiztegia (2020) hartu du oinarri EITBko Euskara Zerbitzuak.