Einsteinen pare!

Einsteinen pare! https://www.gaztezulo.eus/albisteak/einsteinen-pare/@@download/image/datu_dantza_ura_1361451390.jpg
2013/03/04
berria
Einsteinen pare!
2-2,5 bat litro ur edatea komeni da oroimen ona mantentzeko. Halaxe ondorioztatu du Bartzelonako Unibertsitateko ikerlari talde batek, gorputzean dugun uraren %2 soilik galtzeak epe laburreko memorian eragiten baitu.Ez hori bakarrik, gaitasun mentalak, oro har, ahulduta geratzen dira eta, beraz, lan istripuak ekiditeko eta gaixotasunak saihesteko ongi hidrataturik egotea ezinbestekoa da. Kantinplora beteta Einsteinen pare ibiliko gara!