Einstein berria

Jacob Barnettek 12 urte ditu, baina goi mailako ikasketak bukatzear da Indianako Unibertsitatean (AEB). Oraindik umea zela diagnostikatu zioten Asperger sindromea: 170eko adimen kozientea du, Albert Einsteinena baino altuagoa! Zortzi urte zituela eskola utzi zuen unibertsitatean astrofisika ikasten hasteko eta, egun, erlatibitatearen teoria berria lantzen ari da. Bere gurasoek diotenez, gauez ezin izaten du lorik hartu, zenbakiak dabilzkio jira eta buelta buruan.