EIGEk elkarretaratzea deitu ditu 1. mailako futbol taldeen entrenamendu zelaietan

EIGEk elkarretaratzea deitu ditu 1. mailako futbol taldeen entrenamendu zelaietan Horrela, Estatu Espainiarreko informatzaile grafikoekin bat egin dute, euren informazioa emateko eskubidea aldarrikatuz. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/eigek-elkartaratzeak-deitu-ditu-1-mailako-futbol-taldeen-entrenamendu-zelaietan/@@download/image/EZGGk7AWoAEqcTm.jpg
2020/05/29

Testua: Jaione Dagdrømmer @hellehellei

Horrela, Estatu Espainiarreko informatzaile grafikoekin bat egin dute, euren informazioa emateko eskubidea aldarrikatuz.
EIGEk elkarretaratzea deitu ditu 1. mailako futbol taldeen entrenamendu zelaietan

Erreportari grafikoei kirolaren esparruan informatzeko debekua ezarri diete Covid-19aren pandemiaren eraginez deklaratu den alarma egoera dela eta segurtasunaren izenean. Egoera honen aurrean Euskal Herriko Informatzaile Grafikoen Elkarteak (EIGE) Estatu Espainiarreko hainbat elkartek antolatutako protesta-deialdiekin bat egin du. Izan ere, Futbol Liga Profesionalak kazetari grafikorik gabe txapelketari hasiera eman nahi dio eta horixe da hain zuzen protesta antolatzeko arrazoia. 

Kazetari grafikoek ordea diote orain arte entrenamenduez informatzeko erabili izan diren guneek ahalbidetzen dutela segurtasunezko distantzia mantentzeko adina leku eta bete ditzaketela kazetariek gobernuak gomendatutako segurtasun neurri guztiak; eta gainera, horiek zuzen betetzeko asmoa dutela. Hori dela eta, ez dute ulertzen debekuaren funtsa.

Izan ere, adierazi dute kontraesankorra dela. Informatzaile grafiko hauek diote pandemia hasieratik ibili direla ospitale, ZIU eta zaharren egoitzetan, besteak beste, informatzen eta horregatik ez duela zentzurik kirol instalazio eta zelaietara sartzen ez uztea.