EHZ musika lehiaketaren finala, ostiralean Miarritzeko Atabal aretoan

Euskal Herria Zuzenean musika jaialdiak urtero antolatzen duen lehiaketaren finalera heldu diren hiru taldeak ostiralean apirilak 1 lehiatuko dira zuzenekoan. Bestalde, "Irudikatu" erakusketa ibiltaria eta Elkarteen Herrixka izeneko merkatua ere aurkeztuko dituzte egun berean Miarritzeko Atabalen.
Heletan (Behe Nafarroa) uztaileko lehenengo asteburuan izaten den musika festibalak EHrZ lehiaketa antolatzen du musika talde berriei bidea irekitzeko asmoz. Aurten izena eman duten guztien artean soilik hiru banda heldu dira azken txanpara: Brain Shake (Angelu), The Rodeo Idiot Engine (Donibane Ziburu) eta Oreindik (Donostialdea) dira.
Arratsaldeko 20:00etatik aurrera izango da finala, Miarritzeko Atabal aretoan.
Brain Shake-k koruek lagunduriko punk rock dinamiko eta eraginkorra ekarriko du. Angeluko laukoteak itzulia egin du Europan barna, eta orain bidea borobildu nahi du.
The Rodeo Idiot Engine, bestalde, Donibane Ziburuko Gaztetxean sortu zen. Hardcore zirkuituan mugitzen dira eta, Europatik lehen itzulia egin ondoren, bigarren diskoa kaleratzekotan dira.
Oreindik talde gipuzkoarra, ordea, gehiago hurbiltzen da estilo nahasketara; rocka, funkya, popa, metala... guztiak du lekua boskotearen kantetan. Musika berria sortu eta kontzertu bereziak eman nahi dituzte, hau da, ondo pasatu eta ondo pasa arazi.
Finalaren ondotik, eta gaua borobiltzeko, Willis Drummond eta Punish Yourselftaldeek kontzertua emango dute. Lehenek, gainera, Instanteak estudioko hirugarren lana aurkeztuko dute.
Sarrerak dagoeneko salgai daude: 12 aurretik edo bertan erosiz gero 21:00ak baino lehen. Eta 15 21:00etatik aurrera erosiz gero.
"Irudikatu": erakusketa ibiltaria
Apirilaren 1ean, baina, musika ez ezik, askoz gehiago ere izango da gozagarri. Goizeko 11:00etan, adibidez, Irudikatu erakusketa estreinatuko dute. Duela hilabete batzuk EHZk deialdi zabala egin zuen aurtengo lelotik abiatuta 'Mugetatik" at' ideia azkarrei lotutako bisualak sortzeko; eta hauxe da emaitza. 20 egileren 40 obra hauek Euskal Herri osoan zehar mugituko dira, eta EHZ festibaleko aurtengo ekitaldian bukatuko dute beren bidaia.
Elkarteen herrixka
Arratsaldeko 19:00etatik aurrera zabalduko ditu ateak merkatu alternatibo honek, kultura alternatiboaren herrixkak. Euskal Herriko musika promozio alternatiboaren bilgunea izango da, bertan izango baitira Bide Huts, Gatuzain, La souche rock, Moï Moï, MusikHerria, ZTK eta Radio Kultura plataformak.
Info gehiago: www.ehz-festibala.com