EHZ, hiru eguneko jaialdia urte osoan hauspotzen

Musika platerkada uztaila hasieran iritsiko da, baina ikusmena eta entzumena bustitzeko zizkamizkak prestatu ditu Euskal Herria Zuzenean ekimenak.
Ohi lez, uztailarekin batera iritsiko da Euskal Herria Zuzenean musika jaialdia, Heletan. Dena dela, urtetik urtera zabaltzen ari dira, haren oihartzuna barreiatzen ari dira, eta asteburu bakarrera ez mugatzeko, aurreko hilabeteetan jarduera gehiago antolatzen ari dira. Festibala bukatuta, bilanak edo balantzeak beroan egiten ditugu eta irailetik aitzina hasten gara lanean. 14 lan taldetan banatuta gaude, diote antolakuntzako kideek.
EHZ da ekimenetako bat, Euskal Herriko musika talde guztiei zuzendutako lehiaketa. 2007 urtean lehenbizikoz egin zuten. Rocka, rapa, reggaea, elektroa, metala... musika estilo guztiek dute tokia. 12 taldek gaindituko dute aurreneko aukeraketa. Ondoren, edonork eman ahal izango du botoa, eta babes handiena eskuratzen duen taldeak eta epaimahaiak aukeratutako beste biek final handia jokatuko dute Miarritzeko Atabal tabernan, apirilaren 1ean. Saria: Heletan bertan jotzea. Gainera, Kanaldude Internet bidezko telebistak grabatu eginen du hiru taldeen zuzenekoa. Lehiaketa honen bitartez, musikak sortzen dituen mugak gainditzen lagundu nahi die EHZk talde hasiberriei, Euskal Herriko eszenan lehen pausua egin dezaten. Joan den urtean 69 bandek eman zuten izena eta musika elektronikoa egiten duten 17 urteko bi gaztek Elenes taldeak irabazi zuten lehiaketa.
Sorgin: sortu eta egin
Musika alde batera utzita, badira aurten abiatu dituzten bi ekimen. Sorgin izenekoa da horietako bat, sortu eta egin hitzen batuketatik ateratzen dena. Aurrerantzean urtero-urtero sorkuntza lan bat sarituko dute. Iazko urrian hasi ziren egitasmoa lantzen, eta Lekuineko Lagunarte konpainiak musika, antzerkia eta dantza ikuskizuna prestatuko du, musika jaialdiarekin bat, Heletan estreinatzeko. Ez dute nahi, baina, horretara mugatzea, eta musika hotsak amatatuta ere, harat eta honat ibili nahi dute eratutakoa erakusten. Otsailaren 27an lehen entsegua egitekoak ziren.
Marrazkiak, argazkiak...
Irudikatu ere aurreneko aldiz antolatu dute. Arte bisualen inguruan jarri nahi du jendea lanean EHZk. Artibismoa bultzatu nahi dugu, beste hitzez artearen bidez mezuak zabaltzea. Hala, antolakuntzak street art eta arte grafikoa buruan dituela, marrazkiak, argazkiak, muntaketa ikonografikoak eta abar egiteko deia egin du. Martxoaren 11 da lanok aurkezteko azken eguna eta jaialdiaren aurtengo leloa Mugetatik at eta ezaugarriak euskara, kultur aniztasuna, eta eskubide zibil eta politikoen aldarria aintzat hartu behar dira. Hautatutako lanak jaialdian erakutsiko dituzte.

Antolatzaileek Heletan uztailaren 1etik 3ra bitartean joko duten zenbait talderen izenak eman dituzte. Tiken Jah Fakoly da horietako bat: Boli Kostako reggae musikaria. Musikaria eta militantea. Haren diskoetan hainbat herrialdek Afrikarekiko duten hipokrisia salatu izan du eta baita buruzagien diru nahi asegaitza.
I AM Frantziako hip-hop talde ezagunenetakoa da. 20 urte dira jotzen hasi zirela eta 90ko hamarkada bukaeran Frantziako jendartearen aniztasunaren aldarria egin zuten. Banaketa etorri zen gero, baina 2003an berriz ere talde lanari ekin zioten Marseilako musikariok. 2008an kontzertu ikusgarria eman zuten Egiptoko piramideak aurrez aurre zituztela.
Ken Zazpik Ortzemuga begietan diskoa aurkeztu zuen pasa den urtearen hondarrean, eta Eñaut Elorrietak eta bere taldekideek Hegoak astindu, Hel nazazu eskutik eta diskoko gainerako kantak eramango dituzte Heletara, euren betiko doinuekin batera.
Apurka apurka emango dute Ipar Euskal Herriko festibalera etorriko diren gainerako taldeen berri. Hiru egunetarako sarrerak 50 eurotan daude salgai (uztailean erosiz gero, 60 euro).

Boli KostaMarseilaGernika