EHZ festibala uztailaren 2, 3 eta 4an ospatuko da Irisarrin

Horrenbeste jaialdi datorren urtera atzeratu diren honetan (Bilbo BBK Live, Azkena Rock) EHZko antolatzaileek "loriaturik" jakinarazi dute aurten eurak aurrea doazela jaialdiaren ospakizunarekin. Hain da horrela sartzeak jada salgai daudela 35 eurotan ehz.eus atarian.
Osasun neurriei egokitutako jaialdia izango da aurtengoa. Izan ere, Frantziak 5.000 pertsonako jaialdiak ospatzeko baimena eman du eta kopuru hori kontuan hartuta 5.000 pertsona batuko dituen jaialdia prestatu dute EHZko lagunek. Iririsarrin (Nafarroa Behera) ospatuko da.
Hori horrela, beraz, 5.000 lagun elkartu ahalko dira gehienez eta ekitaldiez eserita eta musikoarekin gozatu beharko da, hemendik uztailera bitarte beste aldaketarik ez baldin bada bederen. Azken edizioa 2019an ospatu zen eta Irisarrin bertan gauzatu zen.