EHZ, eraberriturik

Euskal Herria Zuzenean jaialdi bat baino askoz gehiago dela bagenekien arren, bertan diharduten gazteek are gehiago zabaldu nahi izan dute proiektuaren eragin esparrua, eta festibalaz eta musika lehiaketaz gain, ehkz.eu atari digitala jarri dute martxan, Iparraldeko errealitatea jorratu eta euskal sortzaileen topagune izan dadin.
Urte berriarekin batera ikusi du argia ehkz.eu webguneak. EHZ jaialditik eratorritako tresna da, interes anitzak dituzten gazteak elkarlanean jartzeko eta Iparraldeko egunerokotasuna lantzeko helburua duena, informazioa oinarri. Horrez gain, blogak, eskaintzak kulturalak, kirol arlokoak eta beste hainbat atal izango dituzte eskura erabiltzaileek euskaraz eta frantsesez, eta urte osoan zehar funtzionatuko duenez, EHZ jaialdia bitartean argitaratzen zen 3000 aleko liburuxka ordeztuko du, aurrerantzean Sarean kaleratuko baitituzte festibaleko azken berriak.
EHrZ
Baina atari berriarekin batera, beste hainbat berrikuntza ere iragarri dituzte elkarteko gazteek. Hasteko, EHrZ musika lehiaketak nazioartera zabalduko ditu ateak, parte hartzaileek ez baitute zertan bertakoak izan beharko. Era horretan, talde atzerritarren erakusleiho izatez gain, kultura zapalduen elkargune ere bilakatuko da lehiaketa.
Izena emateko epea martxoaren 15a bitarte izango da zabalik, eta apirilaren 15ean itxiko dute taldeak hautatzeko tartea. Ondoren, maiatzaren 1ean, bilduma osatuko duten 20 banden izenak jakinaraziko dituzte, eta bi aste geroago kaleratuko dute EHrZ 2014 izeneko lana. Halaber, lauzpabost talde onenek ekainaren 28an Lekornen joko dute, jaialdian.
EHZ bera
Eta jaialdia, hain zuzen, EHZ Festibala, urtero bezala, ekaineko azken asteburuan, hilaren 27, 28 eta 29an, egingo dutela azaldu duten arren, ez dute xehetasun gehiagorik eman oraingoz. Izan ere, musika jaialdia urte osoko lanari amaiera emateko modu bat dela azpimarratu dute, eta ez dutela gure artean antolatzen diren dozenaka jaialdi erraldoiekin lehiatu nahi. Beraz, aurten ariko diren taldeen izenak aurrerago jakinaraziko dituzte.