Ehunmilak Ultratrailean izena emateko epea ekainaren 11n itxiko dute

Ehunmilak Ultratrailean izena emateko epea ekainaren 11n itxiko dute https://www.gaztezulo.eus/albisteak/ehunmilak-ultratrailean-izena-emateko-epea-ekainaren-11n-itxiko-dute/@@download/image/2012666993ehm_2012.jpg
2012/12/13
berria
Ehunmilak Ultratrailean izena emateko epea ekainaren 11n itxiko dute
Beasainen antolatzen duten mendi proba bikoitzaren hirugarren edizioa izango da aurtengoa, uztailaren 13tik 15era bitarte. Parte hartu nahi dutenek www.kirolprobak.com webgunean egin dezakete inskripzioa eta boluntario lanetan aritu nahi dutenek ere eman dezakete izena.

Ehunmilak Ultratrailaren hirugarren edizioa ate joka dator. Beasainen izango da datorren uztailaren 13tik 15era bitarte eta, ohiko legez, bi proba prestatu dituzte antolatzaileek.
Ehunmilak ultratraila (EHM) da horietako bat, nagusia: 169 kilometro orotara, 11.000 metroko desnibel positiboa eta 48 orduko denbora muga.
Bigarrena, apalagoa, Goierriko Bi Handiak (G2H) da: 88 kilometro orotara, 6.000 metroko desnibel positiboa eta 22 orduko denbora muga.
Bigarrenaren ibilbidea bat dator lehenengoaren azken zatiarekin.
Aurreko urteetan bezalaxe, EHM nahiz G2H probak Mont Blanc-eko Ultratrailean parte hartzeko puntuagarriak izango dira; lau puntu emango ditu lehenak, eta hiru puntu bigarrenak.
Aurtengo berritasuna eta sorpresa, baina, Estatu Batuetatik datorkigu, bertan antolatzen duten Hardrock Endurance Run 100 miliako proba entzutetsurako ere izango baita kalifikagarria Beasaingo ibilbide nagusia (EHM).


Izen ematea


Dagoeneko 150 lagunek eman dute izena EHM proban parte hartzeko eta 182 lagunek G2H probarako. Epeak, baina, zabalik jarraituko du ekainaren 11ra arte. Inskripzioak www.kirolprobak.com webgunean egin daitezke.

Boluntarioak


www.kirolprobak.com webgune berean, ekainaren 20ra arte, nahi duen orok eman dezake izena uztailaren 13tik 15era bitarte bolondres lanetan aritzeko.