Emakumez osatutako tripulazioak bidaiatuko du espaziora

Emakumez osatutako tripulazioak bidaiatuko du espaziora Jeff Bezos-en Blue Origin erakundeak emakumezkoz soilik osatutako lehen bidaia espaziala egingo du 2024. urtean. Kapitaina Lauren Sanchez izango da. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/ehuneko-ehun-emakumez-osatutako-tripulazioak-espaziora-bidaiatuko-du/@@download/image/Captura de pantalla 2023-01-31 a las 11.39.41.png
2023/02/03

Testua: Jaione Dagdrømmer @hellehellei

Jeff Bezos-en Blue Origin erakundeak emakumezkoz soilik osatutako lehen bidaia espaziala egingo du 2024. urtean. Kapitaina Lauren Sanchez izango da.
Emakumez osatutako tripulazioak bidaiatuko du espaziora

Beste bost emakumeen identitateak ez dira ezagutzera emango jaurtiketaren datara hurbildu arte. NASAk ere asmo bera du, emakumezkoz osatutako tripulazioa Ilargira eramatea, baina 2025erako dago aurreikusita. Bezos-ek NASAren planei aurre hartu die. 

Lauren Sanchez telebista aurkezlea izateaz gain, helikopteroak pilotatzeko lizentzia du eta Black Ops Aviation erakundearen sortzailea da. Erakunde honek emakumeen propietatea diren aireko pelikulak ekoizten ditu. Astronauta lanetan esperientziarik ez badu ere, hori ez da eragozpena izango misio honetarako. Izan ere, Blue Origin erakundearen helburu nagusia zibilak espaziora eramatea da. 
Erakundearen arabera, tripulazioko kideek espazioan hegan egiteko entrenamendu osoa jasoko dute bi egunetan soilik. 

Oraingoz, Blue Origin-ek jaurtiketarako bi ibilgailu ditu, New Shepard barne. Ibilgailu autonomo eta erabilgarriak kapsula batez eta kohete propultsatzaile batez osatuak. 

Inork ez daki honelako luxuzko garraiorako sarrera zenbat kostatzen den, baina 2021ean burutu zen hegaldi baterako eskaintzaile batek 28 milioi dolar ordaindu zituen.