Ehunaka gizonek aitatasun baja aprobetxatu zuten Munduko Futbol Txapelketa ikusteko
Bartzelonako Ekonomia Eskolak (BSE) argitaratutako ikerketa batek, Espainiako aitatasun baimenei buruzko datu bitxi bat azaleratu du. Ikerketaren arabera, 2022ko azaro eta abendu bitartean ospatutako Qatarreko Munduko Futbol Txapelketan, aitatasun baimenak %1,3 hazi ziren.
Honek esan nahi du, egun horietan gutxienez 1.000 gizon baino gehiagok aitatasun baja eskatu zutela. Horrek esan nahi du, haurrak zaintzeko baino, finalaz gozatzeko eskatu zutela? Ikerketan parte hartu duten Libertad González, Luis Guirola eta Laura Hospidok gizonezkoe eta emakumezkoen kumeen artean ezberdintasun esanguratsuak topatu dituzte.
Ikerketak Espainiako aitatasun eta amatasun baimenei buruzko Gizarte Segurantzako datuak aztertu ditu. Zein izan diren ondorio nagusiak? Gizonek eskatutako baimen eskarien igoerak ez du haur jaioberrien kopuruarekin loturarik izan, eta gainera, garai berean emakumeek eskatutako baimenen igoera ez zen gertatu. Aitatasun baimenenak soldatapeko gizonezko langileen artean gertatu ziren, autonomoen artean ordea, ez zen patroi aldaketarik behatu.
Baimenen igoerak eta justu momentu berean Munduko Futbol Txapelketa ospatu izanak ikerlariei pentsarazi die bi jazoerek lotura dutela eta 1.000 bat baimen baja baino gehiago eskatu zirela futbol Mundiala zela eta.
Joera honek erakusten du, gizonezko batzuk aitatasun baimena haurrak zaintzeko aprobetxatzeaz gain, Futbol Txapelketaz, —2022ko azaroaren 20tik abenduaren 18ra ospatu zena—, gozatzeko ere profitatu zutela.
Ikerketak beste joera interesgarri bat ere ezagutzera eman du: “udako efektua”. Aztertu diren datuen arabera, udako hilabeteetan, 5.500 gizon baino gehiagok eskatzen dute aitatasun baimena. Urteko beste hilabeteekin alderatuta %7ko handitzea suposatzen du. Honek iradokitzen du, aita hauek udako “oporrak luzatzeko” eskatzen dutela aitatasun baimena.
Orain, gizon eta emakumeen arteko desberdintasunak aztertuko ditugu. Izan ere, ikerketaren arabera, bi generoek, aitatasun edo amatasun baimenak, kudeatzeko modu oso ezberdinak dituzte.
Ikerketaren arabera, gizonezkoek baimena hainbat alditan banatzeko joera handiagoa dute: aiten %25ak modu horretan egitea hautatzen dute. Aldiz, amen kasuan horrela egiten dutenak %3 baino ez dira. Hau Espainiar estatuko baimen sistemaren malgutasunagatik izan liteke, baimen egunak denboran zehar banatzeko aukera ematen baitu.
