EHUko Arte Ederretako ikasleentzako deialdia luzatu du Gasteizko Montehermoso Kulturuneak

EHUko Arte Ederretako ikasleentzako deialdia luzatu du Gasteizko Montehermoso Kulturuneak https://www.gaztezulo.eus/@@site-logo/logoa.png
2016/05/12
berria
EHUko Arte Ederretako ikasleentzako deialdia luzatu du Gasteizko Montehermoso Kulturuneak
Fase aurreratuan edo amaituta dauden lau eta sei proiektu bitarte aukeratuko dituzte uztailaren 7tik irailaren 4ra bitarte Montehermoso Kulturunean bertan aurkezteko. 3.600 euro ere badituzte hautatutako lanen egileen artean banatzeko. Lanak aukezteko azken egunak dira!

Gasteizko Montehermoso Kulturuneak arte sortzaile gazteei bidea zabaltzeko ahaleginean dihardu.

Oraingo honetan, Euskal Herriko Unibertsitatearekin elkarlanean, Arte Ederretako ikasleen lanak eman nahi dituzte ezagutzera. Horretarako, maiatzaren 15a baino lehen (15a barne) aurkeztutako proiektuen artean gutxienez lau eta gehienez sei aukeratuko dituzte.

3.600 euro dituzte egileen artean banatzeko: ekoizpen gastuetarako, bidaia zein egonaldi gastuetarako, eta ekoizpenaren ondoriozko ondainsari nahiz egile eskubideetatik eratorritako beharretarako. Zenbateko horiei erakusketa muntatu eta zabaltzeko beharrezko diren giza baliabide eta ekonomikoak gehitu beharko zaizkie gainera.