EHU-ko Arte Ederren Fakultateko sei ikaslek Chillida Lekuren Education Lab-en parte hartuko dute

EHU-ko Arte Ederren Fakultateko sei ikaslek Chillida Lekuren Education Lab-en parte hartuko dute Phyllida Barlowren obran oinarritutako egitura sortuko dute. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/ehu-ko-arte-ederren-fakultateko-sei-ikaslek-chillida-lekuren-education-lab-en-parte-hartuko-dute/@@download/image/chilida-leku-web.jpg
2023/05/25
Phyllida Barlowren obran oinarritutako egitura sortuko dute.
EHU-ko Arte Ederren Fakultateko sei ikaslek Chillida Lekuren Education Lab-en parte hartuko dute

Chillida Lekuk martxoan zendutako Phyllida Barlow (Erresuma Batua, 1944 - 2023) artista britainiarraren erakusketa jarri du, urriaren 22ra arte zabalik egongo dena. Ekimen hau Chillida Lekuren lehen Education Lab garatzeko baliatuko da, ikasteko espazio bat eta artistaren, obraren eta publikoaren arteko bitartekaritza-tresna izango dena. Hala, Euskal Herriko Unibertsitateko Arte Ederren Fakultatearekin sei ikaslek Barlowren obran oinarritutako egitura sortuko dute.

Lehen Education Lab honen emaitza urriaren 22ra arte luzatuko da, eta "eraldatzen eta aldatzen" joango den obra kolektiboa izango dela nabarmendu dute, bisitarien esku-hartzeari esker, obra sortu berria "elkarlaneko pieza" bihurtuko baita. “Espazio horri esker, bisitariek esperimentatu ahal izango dute eta eskultorearen lan-prozesura hurbildu ahal izango dira. Prozesu horretan, hondakin-materialak edo aurkitzen zituen eraikuntzan erabilitako materialak erabili ahal izango dituzte, eta obra azkarrago eta eraginkortasun handiagoz egin ahal izango dute”, azaldu dute.

Ikasle hauek parte hartuko dute laborategian: Pep Boadas i Prats, Joey Manuel Ordóñez Requena, Aitana Rodriguez Albalejo, Irati Fernandez Saez de Viterti, Jon Triguero Miguel eta Aitziber Raya Puertas. EHUko Arte Ederren Fakultateko Jose Maria Herrera eta Nerea Legarreta irakasleak arituko dira prozesua gainbegiratzen.