EHrZ musika lehiaketan izena emateko epea zabaldu dute

EHrZ musika lehiaketan izena emateko epea zabaldu dute https://www.gaztezulo.eus/albisteak/ehrz-musika-lehiaketan-izena-emateko-epea-zabaldu-dute/@@download/image/20121279853ehz1.jpg
2012/12/13
berria
EHrZ musika lehiaketan izena emateko epea zabaldu dute
Euskal Herria Zuzenean elkarteak musika lehiaketa antolatzen du urtero, 'musika anplifikatu' lema jarraituz. Helburua euskal taldeei sostengua, bultzada eta ikusgarritasuna ematea da, haien sorkuntza nabarmenduz. Izena emateko epea otsailaren 20ra bitartekoa da, eta bozketa eta hautaketa faseen ondoren, irabazleak ekainaren 29 eta 30an ezagutaraziko dituzte, EHZ festibalean.



Euskal Herriko talde guztiei zuzendutako deialdia egin du EHZk, proiektu zabala baita haiena. Taldeak hartzaileen aurrera eramateaz gain, haien proiektuak eszena profesionalean jorratzeko aukera ematen du lehiaketak; izan ere, irabazleek hainbat kontzertutan parte hartzeko aukera dute, hala nola, EHZ festibalean.
Musikaren mundu gora beheratsuan, talde txikiek bere muturra erakutsi eta aukera bat izateko antolatutako ekimena da, lehen pausua egiteko tokia.
Parte hartzaileek, ehz-festibala.eu webgunean sartu eta izena emateko bete beharreko formularioa deskargatu ahal izango dute bertan.

Faseak


- Izena emateko epea: otsailaren 20ra bitarte
- Hautagaien aukeraketa: otsailaren 27an jakinaraziko dute
- Ikus-entzuleek bozak emateko epea: martxoaren 9ra bitarte
- Final erdiak: martxoaren 17an, Donostiako Intxaurrondo auzoko kultur etxean
- Finala: apirilaren 14an, Biarritzeko Atabala aretoan
- Irabazlea: ekainaren 29 eta 30ean ezagutaraziko dute, EHZ festibalean