EHrZ lehiaketaren finala izango da larunbatean Miarritzen

EHrZ lehiaketaren finala izango da larunbatean Miarritzen https://www.gaztezulo.eus/albisteak/ehrz-lehiaketaren-finala-izango-da-larunbatean-miarritzen/@@download/image/20124128161ehrz_finala_horizontala.jpg
2012/12/13
berria
EHrZ lehiaketaren finala izango da larunbatean Miarritzen
Ekitaldiz bete du udaberri hasiera EHrZ Jaialdiak. Martxoaren 23an finalerdia egin zuten Donostian eta tartean EHZ zine tourra antolatu ondotik datorren hitzordua larunbatean, apirilak 14ean, izango da, Miarritzeko Atabal Aretoan.


EHrZ jaialdiak, berrikuntza, gisa finalerdia Donostian antolatu zuen martxoaren 23an, gehien bat, jaialdiak Hego Euskal Herrian duen presentzia areagotzeko. Iparraldetik autobusak antolatu eta Materia Gris Bandak, The Enterprisek eta Vuelkok finalerako pasea lehiatu zuten.
Datorren hitzordua berriz, larunbatean, apirilak 14ean, izango da Miarritzeko Atabal Aretoan. Bertan, finalerdian sailkatu zen The Enterprise taldeak Anai Arrebak eta Bluestock taldearekin ariko da, eta horien artean irabazleak EHrZ Jaialdian jotzeko aukera izango du.
Ilunabarreko 20:00etan hasiko da EHrZ lehiaketaren finala baino aurretik ere zer ikusi izango da. Arratsaldeko 16:00etan hasiko baita Miarritzeko Atabal Aretoan bertan arratsalde kulturala. Bertan kontzertu akustikoa izango da eta elkarteen merkatuak bideratuko du gaueko finalerako bidea. Musikaren produkzio eta hedatze moldeak Euskal Herrian izango dira mahai inguruaren gai nagusiak eta bertan parte hartzeko ezinbestekoa izango da izen-ematea.
Ekainaren 29tik uztailaren 1era bitarte izango da Euskal Herria Zuzenean jaialdia eta dagoeneko konfirmatuta daude Public Enemy, The Bloody Beetroots DJ Set, Sepultura, Esne Beltza eta Bebe taldeak. Hala ere, EHrZ Jaialdiko kartel definitiboa apirilak 25ean argitaratuko dute antolatzaileek. 60 emanaldi izango dira guztira eta dagoeneko salgai daude guztiak ikusteko txartelak. Ihauteri Passa eskuratuta, 3 egunetako emanaldi guztiak 40 euroren truke ikusi ahal izango dituzte lehendabiziko 1000 erosleek.

Euskal Herria Zuzenean



Noiz: Ekainak 29tik uztailak 1era
Non: Heletan
Sarrera: Ihauteri Pass, 3 egun, 60 ikuskizun 40 euro
Konfirmatutako taldeak:
  • Bebe
  • Esne Beltza
  • Sepultura
  • The  Bloody Beetroots
  • Public Enemy
Kartel osoaren iragarpena: apirilak 25ean