EHrZ Jaialdiaren finalerdia izango da ostiralean Donostian

Euskal Herria Zuzenean musika jaialdiak formula berria estreinatu du aurtengo edizioan, eta datorren ostiralean martxoak 23 Intxaurrondoko Kultur Etxean finalerdia antolatu du. Materia Gris Bandak, The Entreprisek eta Vuelkok lehiatuko dute finalerako txartela.
EHrZ Jaialdiaren hamaseigarren edizioa ekainaren 29tik uztailaren 1a bitarte izango da, azken hiru urteetan bezala, Heletan. Jaialdiko programazio osatua apirilaren 25ean iragarriko dute antolatzaileek eta, bien bitartean, bi hitzordu nagusi izango ditu EHrZk. Lehena, aurtengo edizioaren berrikuntza izango da, datorren ostiralean, martxoak 23an, Donostian izango da finalerdia eta azkenik apirilak 14an, Biarritzeko Atabal Aretoan antolatu dute finala.
Ostiraleko hitzorduan Materia Gris Banda, The Enterprise eta Vuelko izango dira lehiatuko diren taldeak eta, horien ondotik, Vendettaren kontzertua antolatu dute. Apirilaren 14an, Biarritzen izango den finalean, berriz, finalerdian sailkatutako taldea Lisabo eta Nasserrekin batera ariko da.
Datorren hitzordua Iparraldekoen eta Hegoaldekoen arteko harremanak sustatzeko helburuarekin antolatu dute eta eskaintza berezia izango da, izan ere, Uztaritzetik, Garazitik, Baionatik eta Biriatutik autobusak antolatu dituzte eta ezinbestekoa izango da erreserba, EHrZ jaialdiaren webgunean, aurretik egitea.
Euskal Herria Zuzenean Jaialdiaren egitarau osoa apirilaren amaieran iragarriko duten arren, dagoeneko Bebe, Esne Beltza, Sepultura, The Bloody Beetroots Dj Set eta Public Enemy taldeak konfirmatuta daude, eta Ihauteri Pass, 3 egunetarako bonoa erosi daiteke dagoeneko 40 eurotan.

Noiz: martxoak 23
Non: Intxaurrondoko Kultur Etxean
Taldeak: Materia Gris Banda, The Entreprise eta Vuelko
Sarrera: 8 euro
Eskaintza berezia: Iparraldetik autobusa + txartela 15 euro
- Irteera (Uztaritz, Biriatu, Baiona eta Garazi) 19:00etan
- Itzulera 04:00tan

EHrZ Jaialdia: ekainaren 29tik uztailaren 1era
Finala: Apirilak 14an
- Lisabö
- Nasser
- Kontzertu akustikoa
Egitarau osoaren iragarpena: Apirilak 25ean
Dagoeneko konfirmatutako taldeak:
- Public Enemy
- The Bloody Beetroots DJ Set
- Sepultura
- Esne Beltza
- Bebe
Ihauteri Pass:
Hiru egunetarako bonoa: 40 euro
(3 egun, 5 eszena eta 60 ikusgarri lehendabiziko 1000 pertsonentzat)

EHrZ FINALERDIA

INFO OROKORRA