Ehorzketa enpresaren eskaintza

Urtezaharra ospatzeko, AEBetako Wisconsin estatuko ehorzketa enpresa batek egundoko eskaintza egin zuen. Abenduaren 31ko 18.00ak baino lehen izena eman eta gau horretan alkoholaren ondorioz gertatutako istripu batean hildako guztien hileta doan egingo zuten. Ez zaitezte harritu, helburua ez zen jendeari mozkorturik auto ezbeharrean hil zedin proposatzea, alderantzizkoa baizik, kontuz gidatu behar dela gogoraraztea, alegia.