Ehiztariak

Ehiztariak https://www.gaztezulo.eus/albisteak/ehiztariak/@@download/image/zur_lur_anorexi_1370508319.jpg
2013/06/10
albiste-laburra
Ehiztariak
Modelo agentzia bat ‘talentu’ berri bila ibili da elikadura nahasmenduak pairatzen dituzten gaixoen artean Suedian. Osasun etxe horretako zuzendariak salatu duenez, talentu ehiztariek nesken ordutegiak ezagutzen zituzten eta eraikin kanpoaldean egoten ziren paseatzera noiz aterako zain, kontaktatzeko. Beren burua zutik mantentzeko gai ez direnen artean bilatzen dute batzuek edertasuna.