Ehiza komertzialaren murrizteagatik balea urdinen kopurua hazi egin da Indiako Ozeanoan
Balea urdinak etxera itzuli dira. Azken asteetan Seychelleakeko Unibertsitatetako itsas ikertzaileek baieztatu dutenaren arabera, animalia hauek, —planetako handienak—, euren etxea Indiako Ozeanoan finkatu dute.
Pasa den mende bukaeran bertatik ihes egin behar izan zuten ehiza masiboa zela eta. 60. hamarkadan sobietar flota animalia ikusgarri hauek zeharo desagertzeko zorian egon zen Seychelleakeko kostetan eta beste afrikar itsasertzetan burutzen zuen balea ehizagatik. Orain, 50 urte geroago, ikertzaileek baieztatu dutenaren arabera euren lurralde originalean ugaltzen ari dira berriz ere.
Ikerketa Kate Stafford doktoreak zuzendu du. Stafford-ek BBC kateari egindako adierazpenen arabera “animaliak eskala handian hiltzeari uzten badiogu eta errekuperatzeko denbora eskaini, lortu dezakete errekuperatzea”.
Journal of Endangered Species Research aldizkariak argitaratu du aurkikuntza. Ikertzaileek balea urdinen finkapen berria aurkitu ahal izan dute afrikar uhartetik gertu jarritako soinu tranpa baten bitartez. Urtebetez egon da jarria eta orduero 15 minutu grabatzen zituen. Ikertzaile taldeak hidrofono bat ere jarri zuen uretan, zehaztasun gehiago lortzeko emaitzetan.
Ikerketaren arrakastaren ostean, Seychelleakeko unibertsitatearen ikerketa balea urdinak dauden gunearen babesean zentratuko da. Alabaina, lana askoz ere sinpleagoa da, ozeanoaren zati horretan jada ez baitago itsasontzien trafiko askorik, horregatik baieztatzen dute adituek Seychelleak leku egokia direla balea urdinak lasai bizi daitezen.
