EH sukarra: "Egun eskaintza zabala dago euskal musikan"

EH Sukarra eibartarrek "Galtzailearen egunak" seigarren diskoa kaleratu berri dute. Hori dela eta, Mikel Gorosabel kantariarekin berba egin dugu.
EH Sukarra, Su Ta Gar aspaldiko taldeak zarete, baina hala ere, hor zabiltzate, bizirik oraindik. Dinosauru zaharrek ez dute hil nahi ala kimu berririk ez da sortzen ari? Zein da kontua?
Rock n'rollean, bizitzako arazoengatik, lanarengatik edo, ohikoa da taldeak desagertzea. Gu, berriz, hor gabiltza, hamabi urte dira hasi ginela. Gorabeherak izan ditugu, noski, baina gaur egun talde sendoa gara eta jarraitzeko gogoz gaude. Kimu berriei dagokienez, duela hamabi urte, gu hasi ginenean, talde gehiago aterako zirela uste genuen. Beharbada, estilo batzuk larregi jorratu dira eta beste batzuk gutxiago. Hala ere, hori dena zabaltzen ari da eta egun estilo eskaintza polita dago Euskal Herrian.
Jarraitzeko gogoz zaudetela diozu, baina zurrumurruak dabiltza ez ote den seigarren disko hau azkenekoa izango
Ez dakigu; ikusi beharko da diskoak nola funtzionatzen duen. Egia esan, taldean ez dugu sekula urrun begiratu, momentua nahiago dugu. Disko honekin oso pozik gaude. Ez dakit onena ote den, disko guztiek beren istorioa dutelako eta denak maite ditugulako, baina gure ustez, sendoenetarikoa da. Utzi egingo ote dugu? Ezin dizuet ezer esan, bizitzan gauza asko gertatzen baitira, baina jarraitzeko gogoa egon badago.
Diskoak "Galtzailearen egunak" du izenburu. Ezkor samarra, ezta?
Guk honako planteamendua egin genuen: gizarteak galtzailetzat dituen eta guretzat galtzaile ez diren pertsonak islatuko ditugu diskoan. Guztira, hamar kantuk osatzen dute diskoa eta azkenekoak izan ezik, denek "galtzaile" bana dute protagonista. "Ama galdua" kantuak prostituta baten gaueko pasadizoak kontatzen ditu, "Nor den hiltzailea?"-k heriotz zigorrera kondenatutako baten istorioa, "Arratzaren gaua" bizi osoa drogen inguruan igaro dutenena, "Zakilpausis" sexu desioa galdu baina maitatzeko ahalmenari eutsi nahi dion agure batena Hamargarren kantuak, azkenik, diskoa biribildu eta "galtzaile" guztiei buruz dihardu.
Soinuari dagokionez, betiko EH Sukarrarekin alderatuta, aldaketarik al dago diskoan? "Ama galdua" abestia, esaterako, hardcoretik gertu dagoela dirudi honela al da?
Guk burura etorri zaiguna egin dugu beti, nahiko talde librea izan gara alde horretatik. Dena den, rocka, punka, hardcorea gustukoak izan ditugu betidanik eta disko hau ere esparru horretan dago. Bestalde, konturatu gara urteotan guztiotan poliki-poliki estilo bat sortu dugula, eta gure musika entzuten duenak badakiela EH Sukarra garela. Lan hau ere orain arteko ibilbidearekin lotuta dago. Disko arina egiten saiatu gara: ia denak kantu laburrak dira, eta rocka batzuetan bizkorragoa da, beste batzuetan geldoagoa, baina arina betiere.
Letrak egiteko, inoren laguntza izan al duzue?
Bai, Asier Serranorena izan dugu. Oso gustura gaude Asierrekin. Bera ere hor dabil bere proiektuarekin
Asier bakarka hasi da. Zer iruditzen zaizu?
Oso ondo iruditzen zait. Garai batean Asierrek "Ane gutun galdua" egin zuen, audioz entzuteko moduko ipuina. Nik lagundu egin nion lan horretan, eta ondoren, nire kantu batzuekin eta bere zenbait kanturekin, Lorelei taldea sortu zen. Beti izan du Asierrek kantatzeko eta konposatzeko trebetasuna, eta orain kitarra jotzen hasi da.
Lorelei aipatu duzu. Zertan da proiektua?
Duela bi urte utzi genuen, eta orain geldirik dago. Ikusiko dugu etorkizunean zer gertatzen den, baina hala ere, guk ateak zabalik ditugu.
Batzuetan EH Sukarrak sortu eta desagertu egiten den taldea dirudi. Hau da, bolada batez nonahi dagoela, baina gero laino artean sartzen dela dirudi.
Ez nago ados horrekin. Gu nahiko talde independetea izan gara, gure aldetik mugitu izan gara. Dena dela, ez dugu inoiz aterik itxi eta jotzeko prest egon gara beti. Azken urteotan, ordea, kontzertu gutxiago egiten ari dira. Horrez gain, talde gehiago daude, eta beraz, jendeari informazio mordoa iristen ari zaio eta horregatik, beharbada, galduta dabil. Agian, ez gaude hainbestetan karteletan, baina hori bai, ez gara inoiz gelditu.
Anaia Aitor Su Ta Garren duzu. Disko bat elkarrekin grabatzea pentsatu al duzue inoiz?
Bai, burutik pasatu izan zaigu. Kontua da haiek Su Ta Garrekin gogor dabiltzala eta gu, EH Sukarrarekin. Hori egiteko astia badugu oraindik.