'EH!rasmus' saioaren bigarren denboraldia abiatu dute

'EH!rasmus' saioaren bigarren denboraldia abiatu dute Euskal Herritik kanpo ikasten ari diren bost ikaslek euren bizipenak partekatuko dituzte. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/eh-rasmus-saioaren-bigarren-denboraldia-abiatu-dute/@@download/image/ehrasmus albistea.png
2022/10/25

Testua: Maitane Legarreta Etxezarreta
@mailegetx

Euskal Herritik kanpo ikasten ari diren bost ikaslek euren bizipenak partekatuko dituzte.
'EH!rasmus' saioaren bigarren denboraldia abiatu dute

Erasmus edo Sicue Seneca bekak tarteko, Euskal Herritik kanpo dauden bost ikaslek ikastera joan diren herriko bizipenen berri emango dute igandero. Gazteek gazteentzat egindako programa da "EH!rasmus", eta atal bakoitzak hamabost minutu inguruko iraupena izango du.

Honako hauek dira protagonistak: Istanbulen dagoen Ane Aranguren Ubierna ikus-entzunezko komunikazioko ikaslea; Floridan dagoen Maider Aranguren Garay ikus-entzunezko eta kazetaritzako ikaslea; Caceresen dagoen Allende Ariztimuño Barquero Lehen Hezkuntzako graduko ikaslea; Islandiako Akureyri hirian dagoen Iker Blanco Devesa Haur Hezkuntzako graduko ikaslea, eta Mexikoko Merida hirian dagoen Oier Azkue Agirre Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako graduko ikaslea. 

Youtube, Instagram eta TikTok sareen bidez egin ahal izango da atzerrian diren bost gazte hauen jarraipena, eta protagonistek euren abentura eta bizipenak partekatuko dituzte. Sare sozialetan ez ezik, ETB1eko Biba Zuek! saioan ere tartea izango du.  Lehen denboraldian bezala, erronkak izango dituzte. Lehen bi atalak sareratu dituzte EITBren Youtubeko kanalean.