Eh! Hori nirea duk!…

Eh! Hori nirea duk!… https://www.gaztezulo.eus/albisteak/eh-hori-nirea-duk/@@download/image/93p10polizi.jpg
2012/12/13
berria
Eh! Hori nirea duk!…
Polizia bat Dallas hiriko (AEB) zirkulazioa zaintzen ari zen, ezezagun bat bere kamioia gidatzen ikusi zuenean. Jerry Varnerrek, horrela izena du gure polizia despistatuak, gelditzeko agindua eman zion lapurrari, baina… ezetz asmatu! Lapurrak atzera martxa sartu, eta ihes egiten saiatu zen. Polizia auto batzuk azaldu, eta lapurra inguratu zutenean amaitu zen zorigaiztoko lapurraren abentura. Hurrengoan hobe aukeratu beharko du