Eguzkimenpekotasuna

AEBetako Ipar Carolinako Wake Forest unibertsitateko zientzialarien ikerketaren arabera, eguzkia hartzeak menpekotasun fisikoa eragin dezake. Zientzialarien ustez, eguzki izpi ultramoreek odolak substantzia kimiko bereziak askatzea eragiten dute, eta horiek pertsonak ongi sentitzea dakarte. Ikerketa egiteko, eguzkia hartzeko ohitura zuten 140 pertsona hartu zituzten. Bolontarioek eguzki-ohe batean izpi ultramoreak hartu zituzten lehendabizi, eta gero, izpi ultramorerik gabeko eguzki-ohean egon ziren. Boluntarioen %94k izpi ultramoreak igortzen zituen eguzki-ohea aukeratu zuten, hobe sentitzen zirelako.