Eguzkiaren distira

Eguzkiaren distira https://www.gaztezulo.eus/albisteak/eguzkiaren-distira/@@download/image/20104278217Bicycle_1.jpg
2012/12/13
berria
Eguzkiaren distira
Cirque du Soleil ikusgarria Euskal Herrira bidean da. Donostian aurkeztuko dute 'Saltimbanco' ikuskizuna, hilaren 28tik maiatzaren 2ra arte. Kultur aniztasuna aldarrikatzen dute lan honetan.

Quebecen jaio zen konpainia entzutetsua, Guy Laliberteren bultzadapean. Taldea nola hazi den ikustea harrigarria da, benetan: 1984an 73 pertsonak lan egiten zuten Cirque du Solieilen, eta gaur egun 4.000 langile ditu mundu osoan barrena eta 1.000tik gora artista.

Hona hemen konpainiari buruzko datu batzuk:
-Montrealen du egoitza nagusia, eta bertan 2.000 lagunek egiten dute lan
-Batez besteko adina 35 urte da.
-40 herrialdeko langileak hartzen ditu bere baitan konpainiak
-100 milioi pertsonak ikusi dute taldearen ikuskizunen bat, 1984an sortu zenetik hona.
Maiatzeko GAZTEZULOn Cirque du Soleil-i buruzko erreportaje bat irakurri ahal izango duzu.