Eguzki Zubiak komedia ikastaroa eskainiko du Bilbon

Eguzki Zubiak komedia ikastaroa eskainiko du Bilbon https://www.gaztezulo.eus/albisteak/eguzki-zubiak-komedia-ikastaroa-eskainiko-du-bilbon/@@download/image/2012396543eguski_hienasrellenas_azala.jpg
2012/12/13
berria
Datorren asteazkenean –martxoak 14– hasiko da eta ekainaren 20an amaituko da Bilboko Artebi eskolan Eguzki Zubiak zuzendutako komedia ikastaroa eta gaur da bertan izena emateko azken eguna.


Hienas rellenas komedian parte hartzen du gaur egun Eguzki Zubiak baina ibilbide luzea darama dagoeneko bizkar gainean. Philippe Gaulier aktore irakaslearen eskutik jaso zuen formakuntza eta Ramon Barea, Alex de la Iglesia, Josu Bilbao, Cesar Sarachu, Paul Hunter edo Pep Viláren gisako zuzendariekin lan egindakoa da, besteen artean.
Ikastaroaren helburu nagusia, P. Gaullier maisuaren metodologia erabilita, agertokian askatasuna eta plazerra berreskuratzea da, eta horretarako, beste tekniken artean talde dinamikak landuko dituzte.
Ikastaroak hiru hilabeteko iraupena izango du, eta gaueko 20:00etatik 22:00etara izango da asteazkenetan.

Eguzki Zubiaren eskutik komedia ikastaroa


Non: Bilboko Artebin
Iraupena: Martxoaren 14tik ekainaren 20ra
Ordutegia: Asteazkenetan 20:00etatik 22:00etara
Inskripzioa: hilabetean 69,50 euro. Guztira 208,5 euro.