Eguzki-paneldun autobideak Frantzian?

Eguzki-paneldun autobideak Frantzian? Eguzki-panelen erabilira zabaltzen ari da. Uda honetan frogatu ahal izan dugu eguzki-energia etorkizuneko gakoetako bat izan litekeela. Hori dela eta, Frantziak ideia bikain bat izan du, bere autobideak eguzki-paneleko sabaiekin estaltzea. Marseillan emango zaio hasiera proiektu honi. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/eguzki-paneldun-autobideak-frantzian/@@download/image/multimedia.normal.9507cd55a75e22ad.746563686f2d736f6c61722d6175746f7069737461735f6e6f726d616c2e6a7067.jpg
2022/10/26

Testua: Jaione Dagdrømmer @hellehellei

Eguzki-panelen erabilira zabaltzen ari da. Uda honetan frogatu ahal izan dugu eguzki-energia etorkizuneko gakoetako bat izan litekeela. Hori dela eta, Frantziak ideia bikain bat izan du, bere autobideak eguzki-paneleko sabaiekin estaltzea. Marseillan emango zaio hasiera proiektu honi.
Eguzki-paneldun autobideak Frantzian?

Frantziako Marsella hiria ohartu da eguzki-energia iturri bikaina duela. Hori dela eta, 26 kilometro luze izango den sabaia garatzen ari dira, sabai hau, noski, eguzki-panelez osatuta egongo da. 

Egindako kalkuluen arabera, urteko eguzki kopurua kontuan hartuta, proiektu honekin 60.000 pertsonari kontsumo energia eskaini ahalko zaio, hau da, hiriko biztanleriaren ehuneko zazpiari! 

Instalazio berezi honen kostua benetan garestia da, ordea. Kalkuluen arabera 240 milioi euro xahutu beharko lirateke. Baina, trukean, datozen 20 urteetan, Marseillako biztanleek elektrizitate prezio baxuagoak bermatuak izango lituzkete. Beraz, mereziko du proiektuan inbertitzea. 

Hau ez da Frantziak esku-artean duen plan bakarra. Marseillako hirian zehar eguzki-panelak instalatu nahi dira: metro geltokietan, aparkalekuetan Autobideak soilik estalita bere biztanleriaren %7ri energia eskaintzeko gai bada, hirian beste eguzki-panel gehigarri ipinita aldaketa esanguratsua suposatuko luke. Ideia bikaina da, ezta?