Eguzki-energia izango da nagusi 2050. urtea baino lehen
Ikerketa burutu duten ikertzaileek, ordea, nabarmendu dute egoera hau errealitate bihurtzeko lau oztopo nagusi daudela: horniketa kateen gaitasuna, sare elektriko egonkorren sorkuntza, eguzki energiaren finantzamendua eta lana galduko luketen eskualdeen erresistentzia politikoa.
Argi dagoena da eguzkiaren erradiazio elektromagnetikotik sortzen den energia oparoa dela, agorrezina baita. Horregatik, berau sekula baino gehiago profitatzea etorkizunean ezinbestekoa izango da.
Eguzki-energia trantsizio energetikoa azkartzeko irtenbide nagusia dela baieztatzen dute aditu askok, ikatzetik energia erabiltzeari utzi diezaiogun behingoz. Eguzki-energiak larrialdi klimatikoaren borrokan onura ugari ditu eta gizateriaren etorkizuna izan liteke.
Izan ere, eguzki-energiak Lur planetako baliabide naturalak kontserbatzen izugarri laguntzen du, energia garbia da, doakoa, berriztagarria, jasangarria eta agorrezina. Eguzki-panelak edozein lekutan instalatzea erraza da eta hauek 40 urteraino bizia dute.
Gainera, ez du gas kutsakorrik, ez eta zaratarik igortzen. Erregai fosilekiko dugun menpekotasunarekin amaitu lezake, energia autoktonoa izango litzateke eta, eskualde bakoitzean aberastasun eta lana sortuz. Beraz, aipatutako lau oztopoak gainditzeko gai baldin bagara, adituen aurreikuspenen arabera, 2050. urtea baino lehen eguzki-energia izango da nagusi.
