Egunkarien krisia

126.000 egunkari gutxiago saltzen dute egunero, batez beste, Espainiako egunkari nagusiek. El Paisek 53.000 aleko jaitsiera izan du, La Razonek 47.000koa eta El Mundok 17.000koa. Zenbait adituk krisi ekonomikori eta agerkari digitalek azken urteetan izandako gorakadari egotzi diote jaitsiera.