Egunkariaren aldeko gaualdia larunbatean, Miarritzeko Gaztetxean

Egunkaria libre! aldarrikatzeko, egun berezia antolatu dute Miarritzeko gaztetxekoek datorren larunbat honetarako, hilak 6: mintzaldiak, bertso-saioa eta kontzertu bikaina.
Arratsaldeko 18:00etan emango diote hasiera egitarauari, Egunkariaren aurkako auzia ongi ezagutzen duten hiru pertsonen lekukoak gaztetxera ekarrita. Lorea Agirrek (Egunkariako kazetaria eta Gezurra ari du liburuaren egilea), Andoni Alvarezek (Egunkariaren aldeko elkartearen izenean) eta Imanol Muruak (Egunkariako kazetaria, auzian lekuko) hitzaldia emango dute pintxoak lagun. Ondoren, bertso-saioa izango da. Eta, eguna borobiltzeko, kontzertu paregabea emango dute Bizardunak, Gose eta Deabruak Teilatuetan taldeek, nahiz Anje Duhaldek eta DJ Xanok.