Egunkaria auzia libre

Gipuzkoako Lurralde Auzitegiak gaur jakinarazi duenaren arabera, amaitu da 'Egunkaria auzia'. 2003ko otsailaren 20an Espainiako Auzitegi Nazionalak 'Euskaldunon Egunkaria' ixteko agindua eman zuenetik hamaika urte pasa direnean libre gelditu dira zortzi auzipetuak.
Espainiako Auzitegi Nazionalak 2003ko otsailean itxi zuen Euskaldunon Egunkaria, 1998 eta 2001 bitartean ETAren eta Egunkaria-ren arteko lotura, diru laguntza publikoen iruzur eta diru kontuen faltsutzearen kargupean. 2010ean, zazpi urte geroago, bidegabekeria agerian gelditu zen bost auzipetuen absoluzioa iragarri zutenean eta gaur, Egunkariari aitortu zizkioten delituak preskribatutzat jota, auzia artxibatu eta libre utzi dituzte Joan Mari Torrealdai, Iñaki Uria, Txema Auzmendi, Joxe Mari Sors, Mikel Sorozabal, Fernando Furundarena, Ainhoa Albisu eta Begoña Zubelzu auzipetuak.
GAZTEZULO lantaldearen partetik zorionak eta besarkada bat Euskaldunon Egunkaria posible egin zenuten guztiei.