Egungo gazteak, azkarragoak

Egungo gazteak, azkarragoak https://www.gaztezulo.eus/albisteak/egungo-gazteak-azkarragoak/@@download/image/22p4-2.jpg
2012/12/13
berria
Egungo gazteak, azkarragoak
Botiltzarra, drogak, internetekiko eta bideojokoekiko menpekotasuna… Egungo gazteak jarrera txarrekin lotuta ageri dira askotan komunikabideetan, eta baten batek lelo samarrak ote diren ere pentsa lezake. Inola ere ez. Begira zer dioten ikerketek: azterketen arabera, oraingo gaztetxoen adimenak 22 puntu gora egin du, duela 50 urtekoekin alderatuta. Zientzilarien eta psikologoen hitzetan, geneek eta inguruneak zeresan handia izan dezakete aldaketa horretan.