Egunero erabiltzen ditugun emoji-en benetako esanahia

Egunero erabiltzen ditugun emoji-en benetako esanahia Badakizu zure mugikorreko teklatuak 3.521 emoji dituela? Ziur horietako asko egunero erabiltzen dituzula, baina benetan zuk uste duzuna esan nahi al dute? Esanahi original batzuk harrituko zaituzte! https://www.gaztezulo.eus/albisteak/egunero-erabiltzen-ditugun-emoji-en-benetako-esanahia/@@download/image/emoji-lagrimas-risa.jpg
2021/05/03

Testua: Jaione Dagdrømmer @hellehellei

Badakizu zure mugikorreko teklatuak 3.521 emoji dituela? Ziur horietako asko egunero erabiltzen dituzula, baina benetan zuk uste duzuna esan nahi al dute? Esanahi original batzuk harrituko zaituzte!
Egunero erabiltzen ditugun emoji-en benetako esanahia

Horrenbeste emoji-ren artean zaila da guztien esanahi zehatzak jakitea. Horrek ordea, gaizki ulertuak sor ditzake, bakoitzak bere esanahi propioa ematen baitio. Emoji asko erabiltzen dituzunetakoa bazara ondo etorriko zaizu zerrenda hau, hala ere zuk zure esanahi propioak erabiltzen jarraitu nahi baduzu ere aurrera, oraingoz behintzat ez zara ezer ilegala egiten ari eta! Alta, jakintzak lekurik okupatzen ez duenez, hementxe doa zerrenda: 

  • 👹: Askoan ikusi dugu haserrearen sinonimo moduan edo bihurrikeriaren bat adierazteko. Ogro japoniar bat da benetan ordea, Namahage deitutakoa, eta japoniar kulturan etxeetatik arima gaiztoak bidaltzen ditu. Beraz, ez da deabru bat, deabruen kontra borrokatzen duen izaki bat baizik.  
  • 👺: Askok maskara edo katamalo moduko bat dela uste badute ere, tengu bat da benetan. Japoniar folkloreko izaki gaiztoa. Intentzio txarren bat erakusteko erabiltzea litzateke egokiena. 
  • 😵: Ez da hilda dagoela, besterik gabe harrituta dago.
  • 🙏 : Ez dira bi pertsona eskuak elkar ukitzen, ezta pertsona bat otoitzean ere. Eskerrak emateko japoniarren keinua irudikatzen du. 
  • 🤟: Ez da rock zale bat AC/DC-ren azken bira berriko kontzertuan, baizik eta Estatu Batuetako zeinu hizkuntzan maite zaitut esan nahi du. Hatzek I (ni), L bat (love, maite) eta U bat (zuosatzen dute.
  • 😣: Frustrazioa edo atsekabea adierazteko erabiltzen bada ere, benetan saiakera handi bat egiten ari den pertsona da. Bere benetako izena pertseberantzia aurpegia da. 
  • 😩: ez da frustrazio aurpegia, baizik eta neke aurpegia da.
  • 😐: Teorian aurpegi neutroa da, ez du ezer adierazi nahi. Normalean ordea, deserosotasun bat adierazteko erabiltzen da, edo hitzik gabe geratu garela komunikatzeko. 
  • 😤: aurpegi hau ez dago haserre, arrakasta erakutsi nahi du. 30 flexio egin, bukatu eta hasperen egiten duzun momentu hori gogoan duzu? Ba horixe adierazi nahi du. 
  • 😪: Interpretazio asko ditu, baina batez ere aspermena adierazteko erabiltzen da. Ez da guztiz okerra erabilera, baina bere erabilera literala lo aurpegia da, hau da nekea adierazi nahi du. 
  • 😬: ahapeka egindako irria adierazi nahi izaten badugu ere honekin, bere izen originala aurpegia keinuak egiten da. Urduritasuna, lotsa edo deserosotasuna adierazteko sortu zen. 
  • 😥: Ez dago izerditan, ezta negarrez ere. Triste dagoen norbait da, baina lasaitu bat hartu duena. Azterketa bat erdipurdi egiten duzunean bezala, baina uste zenuena baino hobeto egiten duzunean adibidez. 
  • 👐: Ez, ez dira txaloka ari, zeinek txalotzen du horrela? Teorian besarkada bat ematen ari diren bi esku dira, baina marrazkia ez da oso ona egia esan. 
  • 💁 eta 💁‍♂️: Sarkasmoa edo zuhurtasuna adierazteko erabili ohi ditugu, baina benetan salmahai baten atzean dagoen norbait da. 
  • 🙆 eta 🙆‍♂️: zer egin ez dakigunean erabili ohi dugu hau, baina benetan OK adierazten ari da, hau da adostasuna ematen. 
  • 🙀: Harrituta dagoen katu bat dela uste duzu? Bada ez. Bere izen ofiziala weary cat da, hau da katu nekatua. 
  • 🙈, 🙉, 🙊: Ligatzeko edo modu intimoago batean hitz egiteko erabiltzen badira ere, benetan Japoniako eskultura baten irudikapena dira. Toshogu santutegian inspiratuak daude eta Mizaru, Kikazaru eta Iwazaru deitzen dira. Eskultura bera Ez ikusi gaizki, ez entzun gaizki, ez hitz egin gaizki deitzen da. 
  • 🍑: Ez du azalpenik behar ezta? Muxika bat da, MU-XI-KA BAT!
  • 🍆: Eta hau alberjinia bat besterik ez.
  • 🏩: Hotel bat badirudi ere japoniako Love Hotel bat da. Bertara bikoteak joaten dira eta orduka alokatzen da, esan beharrik ez dago zertara, ezta? Hotel ona hau da  🏨.
  • 💃Hau ez da flamenko dantzari bat mundu guztiak uste duen bezala. Irudia ondo behatu ez gero ikusi daiteke tangoa dantzatzeko soineko bat dela. 
  • 💿 eta 📀: Mesedez, saia gaitezen CD-ROM (grisa) bat eta DVD (horia) bat ez nahasten. DVDan informazio gehiago sartzen da. 
  • 💬, 🗯️ eta 💭: Guztiek elkarrizketak adierazteko balio badute ere, emoji bakoitzak bere testuingurua du: elkarrizketa normala, haserrea eta pentsamendua. 
  • 🔰: Ez da ezkutu bat, baizik eta japoniarrek gida-baimena ateratzen dutenean, gidari berriek euren kotxeetan jarri behar duten zeinua.
  • 🅰️, 🆎, 🅱️: hauek odol motak dira.