Egunean Behin², BERrogeialdiko astea!

Egunean Behin², BERrogeialdiko astea! Igandean amaitzen da Egunean Behin aplikazio arrakastatsuaren hirugarren denboraldia. Apirilaren 4an egin behar zuten finala, Durangoko Plateruenan baina, ulertuko duzun moduan, finala bertan behera utzi dute ditxosozko koronabirusagatik. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/egunean-behin2-berrogeialdiko-astea/@@download/image/Screenshot_2020-03-26 Egunean Behin², BERrogeialdiko astea.png
2020/03/26

Testua: Gaizka Izagirre @Gaizka_Izagirre

Igandean amaitzen da Egunean Behin aplikazio arrakastatsuaren hirugarren denboraldia. Apirilaren 4an egin behar zuten finala, Durangoko Plateruenan baina, ulertuko duzun moduan, finala bertan behera utzi dute ditxosozko koronabirusagatik.
Egunean Behin², BERrogeialdiko astea!

Aste berezia izango da

Ekimen hau, egunean behin eta pare bat minutuz, euskaraz aritzeko aitzakia emateko asmoz sortu zuten eta zer nolako eragina izan duen euskaldunon mundu txiki honetan. Otsailaren 3tik ia-ia 100.000 pertsonak jokatu baitute

"Bizi dugun egoerarekin, koronabirusa, berrogeialdia, urruntze soziala, ... zer egin behar genuen, denboraldia amaitu eta kitto? 'Agur, hurrengora arte' esan? Ez zitzaigun ganorazkoa iruditzen" aipatzen du Mikel Lizarralde marketing arduradunak. "Horregatik, aste gehigarri bat abiatuko dugu astelehenean, martxoaren 30ean, aste gehigarri eta berezi bat: Egunean Behin² (ber bi, irakurri), BERrogeialdiko astea." gehitu du.

Ezaugarri eta BERrikuntza hauek izango ditu:

  • Astebete luzatuko dute: martxoaren 30etik, astelehena, apirilaren 5era, igandea.
  • Egunero partida bat, betiko dinamikak berdin-berdin jarraituko du.
  • Txapelketa egunerokoa izango da, ez astebetekoa. Hau da, sailkapena egunero berrituko da.
  • Asteartetik aurrera zuzeneko partida bat19:00etan, bertara sailkatu diren 150 lagunekin.
  • Nor sailkatuko da zuzeneko horretara? Bezperako 50 onenak eta zozketa bidez egokitutako 100 pertsona (bezperan jokatu dutenen artean zozketatuko ditugu 100 plaza hauek).
  • Jakinarazpena bidaliko diete zuzenekora sailkatu direnei goizean bertan eta Egunean Behinen lehen pantailan ikusiko dute zuzenekora sartzeko botoia.
  • Zuzenekora behin sailkatu bazara, ezingo duzu berriz sailkatu: ahalik eta jende gehienari eman nahi diote aukera zuzenekoan aritzeko.
  • Zuzenekoa Youtube bidez jarraitu ahal izango duzu, Egunean Behin kanalean
  • Hiru Damatxokoak izango dituzte abentura honetan bidaide, haiek arduratuko dira emanaldiaz.
  • Aurkezle lanetan nor ibiliko den... erabakita dago, baina sekretupean gorde nahi dute.
  • Erabiltzaile guztiei jakinarazpena bidaliko diete finala baino minutu batzuk lehenago, Youtubera sartu daitezen.

15-30 minutu iraungo du zuzeneko bakoitzak. 20:00etan balkoira joan eta txaloka hasteko denbora izango duzu.