'Egunean behin' jokoaren finala zuzenean ETB1en

'Egunean behin' jokoaren finala zuzenean ETB1en Uztailaren 15ean Xabier Sukia eta Maddalen Arzallus gidari izango dituen 'Biba Egunean behin' programa berezia eskainiko dute. Ohiko moduan, norberak bere etxetik jokatuko du baina platoan ere jokoan arituko diren gonbidatuak izango dira. Lehen aldiz galdera berak azalduko dira mugikor guztietan aldi berean. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/egunean-behin-jokoaren-finala-zuzenean-etb1en/@@download/image/maddalen eta sukia.jpg
2021/06/30

Testua: Maitane Legarreta Etxezarreta
@mailegetx

Uztailaren 15ean Xabier Sukia eta Maddalen Arzallus gidari izango dituen 'Biba Egunean behin' programa berezia eskainiko dute. Ohiko moduan, norberak bere etxetik jokatuko du baina platoan ere jokoan arituko diren gonbidatuak izango dira. Lehen aldiz galdera berak azalduko dira mugikor guztietan aldi berean.
'Egunean behin' jokoaren finala zuzenean ETB1en

Egunean Behin jokoaren 7. denboraldia uztailean amaituko da eta final sinkronizatua ETB1en eskainiko dute zuzenean. Biba Egunean Behin programa berezia izango da uztailaren 15ean, 21:15ean, euskarazko katean. Finala telebistan ikusi ahal izango dugu baina nork bere etxetik mugikorrarekin zuzenean jokatzekoa izango da. 

Biba Zuek saioko aurkezle diren Xabier Sukiak eta Maddalen Arzallusek aurkeztuko dute Biba Egunean Behin finala. Jokalariak aplikazioa instalatuta duten milaka lagunak izango dira, nor bere etxetik. Aldi bereko partidak izango dira: denok galdera berak, aldi berean erantzutekoak. Sakelako pantaila eta telebistakoa, biak jokoan lotuta.

Biba Egunean Behin joko berezian lau txanda izango dira, ohiko hamar galderekin txanda bakoitza.  Lehen aldiz galdetegi berak azalduko dira mugikor guztietan aldi berean. Hiru txanda sailkapenekoak izango dira, denontzat, eta laugarrena 20 onenek elkarren kontra azken txanpan jokatzekoa; eurez gain, aplikazioko txapeldun bat ere gonbidatuko dute azken partidarako.  Irabazle nagusiak 2.000 euroko bidaia txartela irabaziko du El Corte Ingles Viajesen eskutik, nahi duenean nahi duen tokira joateko. Parte hartzaile guztien artean 1.000 euroko beste txartel bat zozketatuko da, egoera berean bidaiatzeko.

Gainera, programari saltsa emateko, sei gonbidatu ospetsu izango dira platoan hiru bikotetan antolatuta, euren arteko lehia berezia egiten. Aplikazioko txapeldunen bat ere izango da bertan. Horrez gain, gaua borobiltzeko, Beti Mugan telesail berria estreinatuko dute lehiaketaren ondoren.

ETB1eko emanaldiaz aparte, Eitb.eus-en eta EITBko YouTubeko kanalean ere jarraitu ahal izango da saioa.