"Egunean Behin" joko arrakastatsuaren galesezko bertsioa sortu dute
S4C telebista galestar publikoak eskatuta, Codesyntax euskal erakundea eta Tinopolis Galesko ekoiztetxeak bat egin dute Cwis Bod Dydd (proba bat egunean) jokoa sortzeko. Aipatutako telebista publikoak eta Galesko Gobernuak finantzatu dute proiektua. Pasa den azaroaren 9an eman zuen S4C telebistak ofizialki jokoaren berri ohar baten bidez. Rhodri ap Dyfrige, telebista publikoaren eduki digitaleko arduradunak espero du "euskaraz aplikazioak izan duen arrakastatik ikastea, eta eragin bera edukitzea hemen Galesen". Bertako Hezkuntza eta Hizkuntza ministroa den Jeremy Miles-ek gehitu du jokoa "aukera atsegina" dela "Galeseraren erabilera areagotzeko".
Bai euskarazko jokoa eta galesezkoa berdinak dira bai mekanikan eta baita itxuran ere. Noski, hizkuntza aldatzen da eta galdera jakin batzuk. Galdera asko, ordea, mantendu dira, eta besterik gabe galesezko bertsiora itzuli dituzte. Beste batzuk egokitu egin behar izan dituzte, batez, ere Galesko historia, kultura edo hizkuntzarekin lotura duten galderak.

