Egptoarrak, lehendabiziko mikrobiologoak

Egptoarrak, lehendabiziko mikrobiologoak https://www.gaztezulo.eus/albisteak/egptoarrak-lehendabiziko-mikrobiologoak/@@download/image/31p40-4.jpg
2012/12/13
berria
Egptoarrak, lehendabiziko mikrobiologoak
Egiptoko zibilizazioaren argitu gabeko misterio handienetako bat momiak dira. Izan ere, erromatarren garaitik dihardute ikerlariek gorpuak kontserbatzeko teknikak aztertzen. Orain arte, egiptoarrek petroliotik eratorritako gaiak erabilzen zituztela uste izan da. Bristolgo unibertsitateko bi teknikarik diotenez, ordea, egiptoarren kontserbatze teknika askoz konplexuagoa zen. Bi ikerlarien arabera, egiptoarrek gorpuak usteltzen dituzten bakteriak eta mikrobioak ezagutzen zituzten eta haiei aurre egiteko, olio begetalak, zuhaitz erretxinak eta erleen ezkoa erabili ohi zituzten. Beraz, garai hartan, bakteriak-eta ezagunak baziren, ez da hain berria mikrobiologia...