Egoitz Txurruka: "Neskaren eta nire arteko isiltasun momentuek limurtzen naute"

Egoitz Txurruka: "Neskaren eta nire arteko isiltasun momentuek limurtzen naute" https://www.gaztezulo.eus/albisteak/egoitz-txurruka-neskaren-eta-nire-arteko-isiltasun-momentuek-limurtzen-naute/@@download/image/gaztezulo_fotom_1462874154.jpg
2016/05/16
elkarrizketa
2014an, ‘El Conquistador del Fin del Mundo’ abentura lehiaketaren hamargarren edizioan ezagutu genuen Egoitz Txurruka ‘Txurru’ (Mallabia, 1991). Norbait konkistatzeko erronka ase gabe utzita, ‘Gu ta Gutarrak’ saioan parte hartu du azken bi urteetan.  




Zer ikasi zenuen ‘El Conquis’eko Iguazúko esperientzian?

Nire bizitza aldatu zuen lehenengo telebista programa izan zen. Abentura eta biziraupen aldetik, gogorrena eta onena. Baloratzen eta maite ditudan gauzak askoz ere gehiago maitatzen ikasi nuen. Etorkizunean bueltatu nahiko nuke!

Eta ‘Gu ta Gutarrak’ saioak, aldiz, zer irakatsi dizu?
Onena bertan egin ditudan lagunak izan da, inoiz maite izan dudan pertsonarik garrantzitsuena ezagutzea eta nire bizitzako momenturik onenetarikoak bizitzea izan da.

Norbait konkistatzeko helburuz joan zinen bi saioetara. Zenbateraino lortu zenuen?

Bi programetan konskistatzea lortu nuen, ez zen izan neure hasierako asmoa, baina momentuan sortzen diren gauzak izaten dira.



Zer nahiago duzu, Mallabia ala Iguazú?
Mallabia bizitzeko eta Iguazú oporretarako. Bi herri hauek nire bizitza modu batean ala bestean guztiz markatu dute.

‘El Conquis’ ala ‘Gu ta Gutarrak’?
Biek aldatu dute nire bizitza. Biekin geratzen naiz, programa bakoitzean gauza desberdinak ikasi ditudalako, orain naizen modukoa izaten lagundu didatelako eta inoz ahaztuko ez ditudan abenturak bizi izan ditudalako.

Cabestany ala Salinas?
Gora rock-and-rolla! Salinas beti...

Elkarrizketatu ala elkarrizketatzaile?

Telebista munduan hasi nintzenetik elkarrizketatua izan naiz beti, baina 2015. urteko udatik hona, elkarrizketatzaile izatea lortu dut, Gaztea irratiko Be positive saioko gidari moduan.



Telebistak ligatzen lagundu dizu?
Telebistak gauza askotarako laguntzen du, baina beti hankak lurrean eduki behar dira. Baina, bai, ligatzen laguntzen du...

Jarraitzaileren batekin anekdotarik baduzu kontatzeko?
Behin baino gehiagotan gertatu zait, nigana neskato bat negarrez hurbildu izana, emozioz. Hori ezin da diruz ordaindu. Pribilejiatua naiz zentzu honetan...

Zein da larrua jo duzun tokirik arraroena?
Hondartza batean, taberna bateko komunean…

Nola hasiko zenuke gau bero perfektua?
Afari eder batekin, munduko edozein hondartzatan, iluntzean, bizpahiru kandelarekin inguruan, olatuak bata bestearen atzetik nola apurtzen diren entzuten. Gero gerokoak…

Zerk limurtzen zaitu?
Neska baten eta nire arteko isiltasun momentuek. Begiradek asko esaten dute…