Egoeraren araberako anorgasmia zer da?

Egoeraren araberako anorgasmia zer da? Bikotearekin orgasmorik eduki ez, baina bakarka bai edukitzea uste baino ohikoagoa da eta izen bat du: egoeraren araberako anorgasmia. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/egoeraren-araberako-anorgasmia-zer-da/@@download/image/_102782922_b3d52a46-437b-4bca-a4bb-7551293026e3.jpg
2019/11/19

Testua: Jaione Dagdrømmer @hellehellei

Bikotearekin orgasmorik eduki ez, baina bakarka bai edukitzea uste baino ohikoagoa da eta izen bat du: egoeraren araberako anorgasmia.
Egoeraren araberako anorgasmia zer da?

Bakarka sexuak sinplea dirudi, norbait gehitzen denean ordea ekuazioan urduritasunak agertu daitezke. Anorgasmia mota hau uste baino hedatuagoa dago gainera, batez ere emakumezkoen artean.

Masturbazioa gure hezkuntza sexualaren zati garrantzitsua da eta plazer iturri bikaina. Osasuntsua da, dibertigarria eta horregatik geroz eta lotsa gutxiagorekin hitz egiten dute honetaz gizon zein emakumek. Azken finean gure gorputza ezagutzea eta maitatzea ahalbidetzen digu.

Sexuan beste pertsona bat gehitzean ordea urduritasunak agertu daitezke, espektatibek ere gure aurka egin dezakete antsietatea sortuz eta orgasmoa atzeratuz. Arazo honi egoeraren araberako anorgasmia deitzen zaio. Bere izenak dioen bezala orgasmoa lortzeko zailtasunak agertzen zaizkio hau pairatzen duenari edota orgasmoa atzeratzen zaio nahiz eta oso kitzikatua egon.

Hitz gutxitan, dena ongi joan ohi da klimax momentura arte. Lubrifikazioa badago emakumezkoen kasuan eta erekzioa gizonezkoen kasuan, biak daude psikologikoki kitzikatuak, baina anorgasmia duenari kosta egingo zaio orgasmoa lortzea edo ezingo du lortu. Bi motatako anorgasmiak daude:

Anorgasmia orokortua: Edozein egoeratan orgasmora ezin iritsi ahal izatea, egon bakarrik edo norbaitekin.

Egoeraren araberako anorgasmia: Hau da hemen jorratu duguna, zenbait egoera zehatzetan orgasmora ezin iritsi ahal izatea edo zailtasunak izatea. Normalean beste pertsona batekin edo batzuekin harreman sexualak izatean gertatzen da, bakarrik masturbatuta arazorik ez dagoenean.