Egipziar garaiko protesiak

Gure artean norbaiti gorputz atalen bat gaixotzen zaionean edo besterik gabe, galdu egiten duenean, istripuz esaterako, protesi bat txertatzen zaio. Ebakuntza hau, ordea, ez da batere berria. Alemaniako Ludwig-Maximilians unibertsitateko zenbait zientzilariek frogatu dutenez, garai bateko egipziarrek ere honelako ebakuntzak egin ohi zituzten. Zientzilariek momia bat aurkitu dute, eta oinetako hatz bat egurrezkoa du. Dirudienez, egipziarrak aitzindariak izan ziren gorputz atalak ebakitzen eta ondoren, protesiak ipintzen.